kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Etxaide jauna / Jon Etxaide / Erein, 1987

Etxaide aitaren urratsen bila Jon Kortazar / Eguna, 1987-12-19

Biografiak idazteko orduan bide bi daude. Anekdota hutsak arinkeriaz kontatzea ala bizitzako pasarteen bitartez pertsonaiaren izana ongi eta sakon moldatzea.

“Etxaide jauna” bere aitaren biografia plazara eraman duenean, Yon Etxaide bien erdian geratu zaigu.

Seme batek aita bati zor dion itzalagatik eta biografiak eskatzen duen objetibitasunagatik, plaza erdian, ez hara ez hona, ez bata ez bestea. Hain pertsona hurkoaren biografia osatzea ez zen lan eramangarria izango; zaila benetan gertatu behar saiakerak. Ez da ordea, labankeria eta errexkeriatan jausi idazlea, hurbiltasuna dela medio, anekdota batzuren adierazpena, puztua bezala ikusten badut ere, liburuan zehar.

Biografia eta kontaketaren haria alde batera utzi duenean, euskal tradizionalismoaren irudi osoa eskaintzen du, eta lortu, dudarik ez. Yon Etxaideren zehaztasun-zaletasuna agerian geratu da eta datu pila berria ere eskaintzen du, beste inork agian, ezagutu, ezta eskuratu ere zitzakeen datuak erabili bait ditu Yon Etxaidek, aitaren irudi osoa eskaini nahiz.

Yon Etxaideren prosaren maisutasuna, bestalde, ez zaio inori azaldu behar. Gerra osteko, edo beste norbaitek esan duen bezala, katakunben belaunaldiko prosagilerik garaienetarikoa dugu Etxaide, eta honetan berriro erakusten du bere estiloaren trebetasuna, bere euskararen arrobi mugaezina.

Gustora irakurtzen den liburua da eta Etxaidek, euskara jatorra ez erabiltzeko aitzakiak jartzen diren garai honetan, literatur-eredu bihurtzeko indar eta ahalmenik badu. Estiloaren txukuntasuna bere garaiko idazleen ezaugarria da, baina euskalki desberdinen erabilpenagatik edo, idatzitakoa zaintzeko kontuagatik, punta-puntakoa da Yon Etxaideren hitz-laua.

Eguna, 87-12-19



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak