kritiken hemeroteka

6.822 kritika

Azken kritikak

« | »

Ahanzturaren artxipelagoa / Juan Luis Zabala / Elkar, 1987

Zatiak eta parodiak Jon Kortazar / Eguna, 1987-05-14

Kasualitateak eta karteroen grebak ekarri dituzte batera nire buzoira. Liburu bi batera komentatzeak ez dio liburuari mesede handiegirik egiten. Baina oraingo honetan kasualitateak nahi izan du.

Eta biak dira bardingoak gainera. Bata euskalduna, Juan Luis Zabalaren “Ahanzturaren artxipelagoa”, eta bestea katalana, Rafael Vallbonaren “Sabates italianes”. Biak testu laburrez osatuak, ez ipuinez. Baina bien artean bada desberdintasun argirik.

Juan Luis Zabalaren liburua liburu zorrotza da. Beharbada Anjel Lertxundik “Urtero da aurten” liburuan aukeraturiko bideak dabiltza. Gai orokorren inguruan testu laburrak. “Heriotza, maitasuna, bakardadea, erlijio” dira hemen onartzen diren gaiak. Pertsonaia-narratzaile desberdinek ikututzen dituzte, bakoitzak bere ikuspuntu propioa eta kontatzeko bere era ongi moldatua hartzen duelarik.

Zabalarengan, eta berak argitaraturiko lehen lanean, hemen bezala, hizkerari buruzko erreflexioa nagusitzen da. Agian, estimagarriena gertatzen dena ere bada. Metaliteraturatik hurbil dabilkigu idazle gaztea. Eta liburu honek hizkeraren agorketaren kontzientzia erakutsi egin badu ere, zerbait berririk ere eskeintzen du. Zatiketa eta parodia, adibidez, simulakroaren ezaugarriak. Pertsonaiek mugan bizi dira, baina mugan bizi behar horren agerpena erretorika zaindu eta desberdinen bitartez emana da. Gaurkoz erretorika tresnaren erabilera azpimarratu nahi dut. Hizkuntzarekin egindako lanak aurrea hartzen du lanean.

“Sabates italianes” liburuak ere mugan ari diren pertsonei buruz ari da. Baina eta hemen hasten dira desberdintasunak, zatiei buruz hitz egin beharrean, bideoklipei buruz hitz egiten du.

Pertsonaiek ere mugetan bizi dira, baina ez erretorikaren mugetan, ekintzaren mugetan baino.

Tituluetan adierazitako asmo desberdinek, batak tituluan abstrakzioari buruz hitz eginez, besteak zehaztasunei buruz, desberdintasun garbiagoa agertzen dute sakonean.

Euskaldunak ez du oraindik ahaztu metafisika. Katalanaren pertsonaiek, ostera pragmatismoaren munduan bizi dira, agian esperantza gabe, euskaldunaren errelatoetan bezala, baina minik gabe ere bai. Nihilismoan eta modernitatean pausu bat aurrerago doakigu katalana.

Eguna, 87-05-14



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Hasier Rekondo

Telleria eta gero, zer?
Ernesto Prat

Javier Rojo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Hasier Rekondo

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

Mikel Ayerbe

Maitalea
Marguerite Duras

Aritz Galarraga

Ospa
Juan Luis Zabala

Estibalitz Ezkerra

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Iker Zaldua

Jesusen eskola-egunak
John Maxwell Coetzee

Javier Rojo

Deserria haurtzaro
Maddi Zubeldia

Mikel Asurmendi

Patagoniara Hazparnen barrena
Kepa Altonaga

Alex Gurrutxaga

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Igor Estankona

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Javier Rojo

Azken patriarka
Najat el Hachmi

Mikel Ayerbe

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Hasier Rekondo

Artxiboa

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Abuztua 2016

Uztaila 2016

Hedabideak