kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Emily / Patziku Perurena / Elkar, 1987

Emily, literaturaren lilura Jon Kortazar / Eguna, 1987-07-23

Urtea hasi aurretik aurtengoa nobelarena izango zelakotan geuden. A. Urretabizkaiaren, P. Aristi eta J.A. Arrietaren nobelen agerpen-berriek nahiko aztoratu ginduzten eta oraindik argitaratu ez direnekin batera (J.M. Irigoien…) talde galanta izango genukela zirudien. Poesia, ohi duen ixiltasunaz, hasi da ordea, fruitu ematen, eta bildur naiz presazko eritzi hura ez ote dugun aldatu beharko, eta aurtengoa nobelarena bank, poesiaren urtea ez dugun izango.

Aterea dute F. Juaristiren bigarren olerki liburua. Eta P. Perurena gazteak Emilyren eskutik, bere maisutasunaren baieztapena eman digu. Atxaga eta Sarrionaindiaren lanen ostean ez zen mututu poesia gaztea, moteldu eta makurtu bazen ere, garai nahiko ilunak iraganik.

“Emily” irakurri ezkero, liburu nagusi baten aurrean gaudela aitortu beharko dugu. Norbaitek zer den (“Emily”) galdetuko balit, ez nuke erantzun errezik. “Emily” poema liburua Emily Dickinson izan zen poeta ixilari egindako oroimen-gorazarre aldatua da, mozorrotua; saiakera eta literatur-praktika tartekatuz Euskal Herrian gazte literaturari buruz egin den erreflexio-saiorik mamitsuena: estilo fin eta sentikor batez gaurko literaturak dituen arazoez mintzatzen zaigun arte-lan ederra. Erreflexioa eta inoiz manierismoraino heltzen den literatur-lan oparoa. Emilyren erresuma sakontasunean hausnarturiko zingira urak zabaltzen direnekoa dugu.

. Literatura gazteak ez ditu gure artean manifestuak maite. Baina Emilyk —inoiz literaturari buruz irakurri dudan parabola ederrenaren egileak—, Emily pertsonaiak, neskatxa birjinak, filosofoak, andere liluragarriak, eta guztiaren gainetik, poetak tertziopeloaren indarrez adierazi digu zer irakurri behar den testu honetan, eta bidenabar gure, kulturan: izanaren deuseztapena —“Ni besteren bat naun”—, literatur-generoen alperrikotasuna, irakurle-adiskidearen nagusitasuna, komunikazioaren behar izana, atektibitatea estalpe bakartzat gaurko mundu anker honetan, literaturaren azti indarra —Elkarren sentimentuak elkarri adierazteko grazia dela literatura agertuko digu idazleak—. Errealitatea mitoz jantzi eta adierazteko ahalegin kupidagabea da “Emily” liburua. Poesiaren arnasaz haragitu den hizkia, sorgin maitagarria, literaturak sorturiko lilura!

Eguna, 87-07-23



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak