kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Tobacco days / Anjel Lertxundi / Erein, 1987

Etsipen days Jon Kortazar / Eguna, 1987-12-31

Anjel Lertxundik nobela berria eman du argitara. “Hamaseigarrenean aidanez” nobelak lortu zuen arrakastaren ostean, euskal narratibagintzaren goi-erpinetako bat izan zenaren ostean, zer etorriko zitzaigun jakiteko jakinmin berezia nuen.

Banuen beldurra mendi eta larraren nobelari itxasoko nobelak jarraituko ote zion, idazlearen izena betirako topiko hutsalarekin lotuz. Zorionez ez da horrelakorik gertatu, itxasoan gertatu arren ere, nobela beltz hau ez baita itxasoko nobela. Lehorrekoa, terrestreen artean kokatzen denetarikoa dugu.

Honek ere naturalismoaren bideari jarraitzen dio, sinbolismo sendoaren inguruan moldatua. Ongi pentsatu eta gero, azkar idatzitakoaren susmoa sortzen du

Kontrabandoaren inguruan sorturiko nobelak paradoxa batean bukatzen du bere ibilera. Euren destinoaren jabe direlakotan bizi diren pertsonaiek ezustekoa hartuko dute, benetan, destinoa eta nolabait etorkizuna, beste norbaitzuen eskuetan dagoela jakitean. Azkeneraino eramaten badugu metaforaren irakurketa, metafora politiko bat aurkitu dezakegu. Ez dakit zilegia den hain urrun eramatea interpretazio-bidea. Dena dela, argumentugaiak gure errealitatearen erraietan sakondu nahi du; herrietako erdi mailako aberats berri hori nola aberastu den aztertuz, eta ironia pitin batekin begiratuta, haren hondoratzea nola gertatu den kontatuz, etikaren gaia jartzen du argitara. Tapete gainean dira hordago galdu baten seinaleak: guardia zibil ustelak, heriotzea, etikarik eza…

Lan honek ironia gustora erabiltzen du, eta zenbait pasartetan kontrabandoa egiteko eredu zahar eta berrien arteko konparaketan ari dela dirudi.

Euskal Herrikoek artisau eran egiten duten artean, eta beraz, nahiko afizionatu mailan, Galizan eta Madrilen egiten dena zeharo desberdina da, garbiagoa, eta anbiziotsuagoa. Heriotzen gertapena ez da ironia honen ondorio baino: herri xehe eta gizarajoenak jasan behar izango ditu hoiek ere. Guardia zibil bien arteko kontrajarpenak ere, nahiko argitan uzten du kontrabando era bien arteko desberdintasuna: herriko sari eskasak hartzen dituen sarjentoaren, eta, justiziaren izenean, beste bide batzuk jarraitzen dituen tenientearen artean bada alderik.

Nobelak zinemaren kontaketaren erritmoa jarraitu du. Historia baten pean bere jarraipen propioa izan dezaketen mila istorio txiki josten eta korapilatzen dira. Baina, agian, hementxe bertan dago eskarmentua: zine-erritmoak eskaturik, akzioak arinegi paratuak dira; arnasa hartzeko astirik ematen ez duen horretariko fikzio baten aurrean bagaude ere, (eta beraz, arrazoi beragatik, irakurtzen hasi ezkero, uzten ez den horretarikoa izan), pertsonaia eta ekintza batzuk zirriborroturik agertzen dira, marrazkia lainopeturik agertzen den gero batetarako utzirik. Lasaitasun pixka bat falta zaio idazteko orduan nobelari.

Maisuari, ikasleei eskatu ezin zaiena eskatu diezaiokegu, eta nobela honetan, borobiltasun gehiago eta patxada lasaiagoa eskatzeko beta bagenuela uste dut. Baina desio hau ez da inoiz beteko. Eta, askotan gogoratu dugunez, erizpide honek ez badu ezertarako balio, badugu nobela honetan zerikasi: hizkera narratibo errealista egiteko saio gogotsua, pertsonaien hizkeretan jarritako arreta, sinbologia mailako erreflexio sendoaren hausnarketa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak