kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Marinel zaharrak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1987

Literaturatik bizitzara Jon Kortazar / Eguna, 1988-01-07

“Marinel zaharrak” libururaren “irakurleentzako abisua”n, idazlearen asmoen nondik norakoa aski garbi agertzen da, eta irakurleak eskerrak eman beharko dizkio idazleaki, Joseba Sarrionandiari, hasi aurretik barne bidaiaren gida eskeintzen diolako.

“Abisua” bukatzear dagoenean, hauxe adieraziko digu idazleak: Euskal poesia itsasoaren eta lurraren mugaldeko marinel ostatu bat legez imajinatu nahi nuke, eta bertan eseri, ezen gu —pirata ingles harek esan zezakeen bezala— tolerantziarako eta taberna batetan edateko jaio gara. Eta euskal erresistentzian jarraitzeko ere jaio gara. Bizitza eta desioen arteko hiato larrian idatzitako liburua, errealitate eta literaturaren arteko borrokatik agerturiko oinaze latza. Badirudi bizitzak, literaturak baino poema hobeagorik idazteko gai dela, eta liburu honek errealitateak idatziriko poemen oihartzuna harrapatu nahi luke.

Bestalde, eta bigarren zita honek goian doanaren esanahia osatzen du, poesia hau “agonian bezala” esana dago, “agonia bizitzaren aldeko burruka den aldetik”, idazleak nahi duen bezala, eta era, berean, agoniak badu ohizko zentzua, heriotza aurreko unea, ezina, ezinezko, ezinbestekoaren mugetan aurkitzen denaren larridura.

Horrexegatik gogorra da liburua, baina gogortasunean ere, aurkituko du irakurleak sentipena dilindan. Batzutan, ez guk nahi izan hainako, liburuak mantentzen du guk maite genuen “Izuen”eneko lirikotasuna. Besteetan, gogortasuna agortu egiten da bere gogortasunean, baina inoiz ere ez, irakurlearengan harridura, laborria sortu gabe.

Bukatu egin du Josebak estetizismoaz. Bukatu egin zaizkio estetizismo aroak. Pott bandaren barnean nagusiak ziren sinbolismo kutsu eta espresionismoaren eraginetatik, hura ahaztuxea, eta beste hau indartua gertatu dira liburu honetan. Esaldi soil eta zuzenen armiarma bukatzen denean, espresionismoak, sentatzioak baino barrurago dagoen barne-munduaren adierazpen den espresamoldeak, ematen dio liburuari indarra.

Hortik aparte, liburu ezezkorra dugu, maldan behera doana, idazlearen esperientziari atxikia. Eszeptizismoa umore beltza bihurtzerakoan, bidaiatzeko gogoa urduritasun gauzatzen denean, norberaren ahaleginaren deuseza (“Gu poeta gara, baina ez gara mundura heldul haro berririk igortzera, ez lur berririk”) korapilatzen eta pilatzen denean, azken orrialdea jiratzerakoan, idazleari eta irakurleari geratuko zaie agonia orduko azukrearen mingostasuna ezpainetan. Ez dakit zein neurritan gorpuzten den sentimentuetan ideologia, baina, liburu honetan, Jainkoa, zenbat samin, zenbat oinaze!

Eguna, 88-01-07



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak