kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arantza artean / Xabier Gereño / Kuliska Sorta, 1969

Arantza artean Zorion / Anaitasuna, 1970-03-15

“Kuliska Sorta”-k argitaratutako Xabier Gereñoren nobelea dogu hau. Azken aldi honetan, zenbait euskal nobela eldu izan jataz esku artera. Euretariko batzuek guztiz atsegin izan jataz, bai gaiaren aldetik eta bai erabilten dan euskereagaitik. Gaurko hau, ezin atseginago. Nobela asko, ez dira gizon sakonentzako baino eginak. “Arantza artean” barriz, edozeinek irakurteko moduan egina da.

Gaur egun, euskerazko lan bat zein beste edozein lan egitean, gauza bat gogoan euki behar dala uste dot: zeintzuk diran gure erriaren lehen mailako beharrizanak. Inok ukatu ezin leikena da, gure erria ezjakintasunetik urteteko ahaleginak egiten ari dala. Edonon ikusi leiteke alfabetazino talde bat, edonon euskeraz ez dakien asko euskeraz
ikasten. Nire eritxian, mugimentu honeri laguntzeko, ez da uste dan besteko euskal libururik idazten. Material beharrean aurkitzen gara. Honekin ez dot esan nahi, “Elsa Scheelen” edo “Egunero hasten delako” liburuen antzekorik behar ez dogunik. Holakoak bere, benetan behar ditugu.

Edozein alderditatik begiratzen dala, ez ahaztu, idazleok, euskal erriaren beharrizana, hau da, kontuan euki zer emon eta zelan emon.

Gereño, bere nobela honen bidez, euskera errazean eta onean mintzatzen jaku. Darabilen gai edo bizkar azurrarekin, ba dakit zer salatu nahi dauan. Irakurten badozu, ohartuko zara zeu bere. Nire ustez, idazleak gauzen arrazoiak azaltzera jo behar dau, azurra maminaz edo konteniduaz ornitzera. Edozein gizonek ikusi leike gauza edo gertaera bat; baina ez daki arrazoiketa bat egiten, ez daki gauza horren arrazoiak emoten.

“Arantza artean” nobeleak zer dino? Hona itz gutxitan:

Nahiz eta gizon baten bizitzea azaldu, gizon biren bideak erakusten deuskuz. Gaurko gizarte ustel honek bide ezbardinetatik zuzendu ditu gizon biak. Lehenengoa, ugazaben txakurra izatetik txakurren ugazaba izatera igaro da; bigarrena barriz, zorigaiztoko egun batean espetxeratua izan da. Zer egin dau? Politika arazoak dirala ta, kartzelara eroan ei dabe. Gizon biak, aspaldiko partez, espetxean ikusten dabe alkar. Xabier Gereñok espetxeko bizitza gogorra azaltzen deusku; izan bere, bertatik igaro danak baino obeto nok azalduko deusku?

Bizibeharrak bere egoismoan iltzen dau gizona. Gizon horrek, euskaldunak bereziki, ez dau etorkizuna baino gehiago ikusten. Dana da bizibeharra, dana dirurik eza. Hortxe zapaldurik, zer ikusiko dau, noredonok argi apur bat egiten ez deutson bitartean? Gizarte hori guztiok egin dogu. Ba dabil gizonik nahikoa, gizarte hori zerbait zuzendu nahian, gaurko gure gizartean iraultza bat egin guran. Baina, Gereñok dinoan bezala, merezi ote dau gure gizarte ardurabako honek ezer mugitzea? Oraindik maitasuna bizi da nonbait…

Nobela honen giro guztia sentimentalismo kutsu batez betea dago. Edozelan be, irakurtzekoa dozu liburu hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak