kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Egunero hasten delako / Ramon Saizarbitoria / Lur, 1969

Egunero hasten delako Xabier Gereño / Anaitasuna, 1969-12-30

Nik ondo dakit, gauzak ezin dirala inoiz danen gustura egin. Ondo dakit, lan bat atsegin izateko, kondizionamentu andiak dirala, egilea ezagutzea (adiskidetzat edo areriotzat eukitea), bere lanean emoten deuskuzan eritxiak gureak lakoak edo osterantzekoak izatea. Eta guzti hau beti inportante bada, gehiago, estudiatzen dogun lana ausartia bada.

Hauxe da Saizarbitoriaren kasua. Lan ausartia, orainarte euskeraz egin ez dan lakoa.

Seguru nago, “Egunero hasten delako” irakurten dauana ez dala ezelan be indiferente geratuko. Edo alde, edo kontra. Eta honek lanaren garrantzia adierazoten deusku, egilearen kategoria.

Esan ditudanak ez dodaz ganora barik esan. Aurrean daukat nobelea, ta froga daigun.

Lehenengo berezitasuna: idazteko metodua.

Orainarte, nobela baten, lehenengo deskrizinoak egiten ziran, azinoa non dan adierazoteko. Gero, alkarrizketak etozan. Saizarbitoriaren nobelan ez dago holakorik: nahastean datoz gogoetak (pentsamentuak), alkarrizketak eta deskrizinoak.

Niri honek, pentsatu eragin deust; eta konklusino honetara eldu naiz : ez ote da gure bizitzan holan jazoten? Guk, inorekin itz egiten asten gareanean, nahastean daukaguz alkarrizketea, gogoetak eta gore begiekin ikusten dogun inguruaren inpresinoak.

Bigarren berezitasuna : gaia. Memento askotan, ez dakizu zihur zer zagozan irakurten, ala nobela bat ala filosofiazko tratadu bat. Baina, nahiz bata nahiz bestea izan, liburuak sortzen dauan interesa ta kezkea gehituten doa, andiagotuten doa, aurrera irakurten zoazala.

Irugarrena: tema. Sinplea. Eta hementxe ikusten da idazle baten kategoria. Tema txiki batekin, aparteko dohaia daukan idazle batek bakarrik egin leike lan andi bat.

Tema, garratza izan arren, ez da ezelan be pesimista. Gisele-k hauxe esango dau 160 gn. orrialdean : “Biharko bizitzari itxoinaz, aurrera, bizitzera, bizitza egunero hasten delako”. Eta “Egunero hasten delako” hauxe da, hain zuzen ere, liburuaren titulua.

Euskera erraza erabilten dau egileak, zuetariko edozeinek ulertzeko modukoa. Ta nire uste apalean, hauxe da idazle batek gorde behar dauan lehenengo puntua. Alperrik da, euskera garbi ta ulertu ezinezkoa erabiltea. Alperrik ibiliko da idazlea holako euskera baten idazten, irakurleak lan hori aspertuta baztertuko dau ta. Saizarbitoriaren euskereak ez dauka holako prolemarik.

Liburu hau ez da arin irakurri behar. Ez da behin bakarrik irakurri behar. Arestik birritan irakurri dauala esan deust, eta neuk be horixe egiteko asmoa, daukat. Sakona da, eta pentsa eragiten daben esate asko daukaz.

Batzuek, sinpleak: “Emakume bat puntua egiten ikusteak, nerbioso jartzen nau”.

Beste batzuek, ez hain sinpleak : “Eta ezkondutakoen anbizinoak non geratzen dira? Neuk esango deutsut: semeen etorkizunean. Akabo politikea, akabo literaturea, akabo… dana!”.

Neska baten ulea zelakoa dan esateko: “Zelako ulea, Kristo! “.

Edo beste hau, ondo sakona: “Jende arteko bakartadeak otzikarea sartzen deutso”.

Ohar bat irakurleei: Aditzean, futururako, Lapurdikoa artzen dau. Holan, “esango deutsut” esan beharrean, “esanen deutsut” dino. Hau da, gure go-ren ordez, Lapurdiko en erabilten dau.

Eta ez noa lan hau gehiago luzatzera.

Nire zorionik beroenak Ramon Saizarbitoriari, benetan merezi daualako. Euskal literatureak, nobela arloan hain txikia ta pobrea izanik, holako amar libururekin gorakada izugarrizkoa emongo dau.

Editoriala, LUR da (zuzenbidea: LUR-Villa Zutik-Paseo Arbola-Donostia). Prezioa, suskritoreentzat 50 peseta. Besteentzat 100.

Eta azkenik, eskari bat: Saizarbitoria, idatzi eizu beste nobela bat. Eta bat baino gehiago badira, obe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak