kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa, 2001

Buckowski eta Maiakovski Jon Kortazar / El País, 2001-11-26

Aspaldi nuen gogoan Harkaitz Canoren Norbait dabil sute-eskaileran liburua irakurtzeko eta hari buruz jarduteko. Idazleak berak bidalita ezagutzen nituen aurretik poemaren batzuk eta haiek jakin-min handia piztu zidaten.

Agian, aurten agertu diren liburuen artean, handia da Canorena. New Yorkeko gertakizun ikaragarrien ostean emozio handiz ekin diot liburuaren irakurketari. Eta sentipen desberdinak jaso ditut.

Irakurketa oharrak egiteko dudan koadernoan hauxe idatzi nuen irakurtzen ari nintzen artean: “Unea. Ironia. Ahotsak. Mugimenduak”. Eta hitz horietan laburtu badut ere liburuak sortu didan sentipena ez da nahikoa ematen duen guztia azaltzeko orduan. Mugimenduz beteriko lana da, mila ahots eta mila jende desberdinez habitaturiko lur eremua. “Dardararen” interpretazio bat azkenik, “dardara” gorputz eta arimaren mugimendu etengabea.

Gogoangarria da paratestu gisa, kontrazalean jarri den poema: “Poema liburu on batek izan behar luke / arrain kutxa bat bezalakoa // Fosforo eta kaltzio iturri elikagarri freskoa. // Edo izulaborriz harengandik ihesi / ateratzeko sentipena / sortzen duen deskarga”.

Bizitza bezain freskoa

Ezagunak nituen poemak errealismo zikinaren aldekoak ziren eta liburu horrenbestean estimatzen dudan jendez eta giro desberdinez osaturik agertzen zen, eta hor dagoela uste dut testuaren meriturik handienetako bat, bizitza bezain freskoa da hor agertzen den tapiza. Bukowski, beraz.

Baina, hori poemategiaren hirugarren parteko jarduera da. Bigarren aldean, gehiago dira pintura eta poesia modernoaren omenaldiak, ikuspegi desberdinak hiria ezagutzeko, formak eta koloreak, aldi berean. Poema liburuan, eta batez ere hasieran, surrealismoaren iruditeriaren bidea aurkitu dut askotan erabilia. Dardara azaltzeko poeta errusiarra bezain gidari hoberik ez omen dago. Maiakovski beraz.

Poemen esaldi asko borobilak dira, idazlearen etorria eta errejistro aberatsak erabiltzeko eskua agerian geratzen delarik, baina poemen luzaeran galdu dut ene burua. Ezin da ukatu anbizioz eta gogo handiz egindako poema liburua dela eta, neurri berean, fruitu ederrak ematen dituena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak