kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Behin batean / Xabier Kintana / Lur, 1972

X. Kintanaren “Behin batean” Juan San Martin / Anaitasuna, 1972-07-15

Kintana Beste izakia (“Euskal-Elerti 69”) fikzioko nobelaren egile da, eta liburu honetan antzerako ipuinekin datorkigu.

Liburuak zazpi ipuin ditu. Lehen laurak aintzinako Grezia, Ekialde eta Ameriketako ohitura eta sinesmen zaharretan oinharriturik. Ipuinok, politak izanagatik, aski ilunak dira, Sisiforena alde batera utzirik. Hau, europarragoa delako edo, gure mentalitatetik eta gure egoeratik konprenigarriagoa zaiku. Eta ez, euskara joria ez darabilalako, gaiek berekin duten iluntasunagatik baizik.

Bostgarrena, Ukronia, aski anakronikoa, guztietan irristakorrena. Humore eztentsuak, maiz, barre algarak eragin dauzkit. Euzkeltzaindiko gertaeretan beretan ere ez gutti. Ipuina, euzkeltzale eta euskaltzale arteko burruka izanen da funtsean. Bi gramo L.S.D.k egin erazitako zorabioan edukitako ametsetatik sortua, ikusten denez. Gure artean berbakizunik gehien sortuko duena, noski. Eta bidezkoa da, hemen, neure aburu hauetan, ipuin honi toki gehiago ematea.

L.S.D.ren efektoak neronek ez ditut probatu. X. Kintanak berak ere ez, seguru asko; eta, probatu baditu ere, zorabioa iragan ondorean, konorta behar bezala zuelarik idatziko zuela nik uste. Fikzioko ipuin bat egiteko atxakia besterik ez da izan Xabierrena. Baina oso gaizki planteatua, eta bere ahoberokerietan neurririk gabea. Garbizaletasuna alderdi batean jartzen du, bere arrazazaletasunaz eta faszista izateaz bat eginik; eta herrikoitasuna proletalgoa errepresentzen duen aldean, mentalitate aurrerakoiz. Alderdi bata eta bestea, H letraz ere aurrez aurre jartzen ditu.

Gezurra dirudi, memoria hain laburra izatea edo gaurko zaharren gaztaroko historia ez ezagutzea; zeren, pittin bat ezaguturik, konturatuko baikinateke, baldin erreflesionatzeko ahalmenik badugu. Haiek, besteak beste, Hitler eta haren lagunen kontra ihardun zuten; eta, gaur holakorik idaztean, ba dirudi, haren lagunen alde gabiltzala. Hauek ekarri daukuten estruktura politikoan oinharriturik, haik juzgatu nahi baldin bada.

Garai hartan, herri-euskararen mugimendua hasita zegoen, alde batetik, Gorosabei liberalak uxatu zuen bertsolaritiza mugimendua hasi zen, Lekuona eta Aitzoli esker. Bestetik, J. Urkixo ari zen literatura zaharreko lanak argitaratzen eta baliatzen. Eta, azkenik, alderdi eskuindar hartako Altubek Erderismos eman zeukun.
Lotsagabeko ukamenik egin nahi ez badugu, aitortu beharrean gara, egungo argibideen sustraiak haiei zor dizkieguia. Beraz, Kintanak hauzitan jartzen duen arazo hori, gehienbat ere, adin kontua da —jakina, beti eta toki guztietan agertzen diren estremistak eta zentzugabeak aparte utzirik—. Baina politena hau da, eta bearbada Xabier Kintanak ez dakiena: Garai hartan, alderdi komunistak ateratzen zuela euzkera-erdaraz aldizkari bat, Erri izenez (ez Herria, baizik Erri, erre gangardunarekin). Eta, proletalgoaren aldizkaria bazen edo ez bazen, Alderdi bezain euzkera garbiduna.

Ikusita dago, orduan, Altube agertu arte behinik behin, politikaz karlismoarekin kutsatuak bakarrik zirela, euskara jatorra erabiltzen zutenak. Eta hoien influentzia nekez ikus zitekeen Xabierrek adierazten daukun Ukronian, zeren, gerra bestaldera joan balitz, C.N.T.ko proletari amurratuek guztiak akabatuko baitzituzten. Edo, bestela, alderdi eskuindar hartakoek, salbatzaile bezala, beren buruen arrisku handirekin jarkiz, zerbait egin ez balute, zenbait presondegitan egin zuten bezala.
H kontuan, berriz, ez dut uste, proletalgoak bultzaturik ihardun zutenik, Baionan 1964.ean eta Ermuan eta Arantzazun 1968.ean bildu zirenek. Bestalde, Jon Mirandek, faszista izanik (?), beti idatzi zuen euskara jatorrez eta H-z. Eta, bestalderago, gezurra badirudi ere, Baionako erabakien ondorean ere, Arragoa aldizkariak, proletalgoaren izenean, oraindik neologismoz jositako garbizaletasunari jarraitzen zion, titulua bera ere erre gangardunez jarriz.

Literaturan, fikzioak ere bere helburu batzuk betetzen ditu, eta Ukroniak ez dut uste horrelakorik duenik, alderantziz ez bada behintzat. Nire honek helbururik betetzen duen? Ba, bai, Xabier; eta osasungarria gainera, kontaminazioen kontra eta egiaren alde.

Azken ipuin biak politak dira. Azkenaurrekoa zerbait astuna eta aspergarria bere hasieretan, baina oso ona, egungo fikziogintzetan ohi den erakoa. Azkena oso bikaina, fikzio hoik alde batera uzten dituena.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak