kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bero hezeak / Askoren artean / Txalaparta, 2001

Gozamenaren hitzak Oier Guillan / Gara, 2001-11-24

Txalaparta argitaletxeak bere Literotura bildumaren baitan kaleratu du Bero hezeak ipuin bilduma, Basauriko Euskarabila lehiaketaren lehen sei edizioen emaitzak. Bilduman hogeita hiru dira narrazioak, hamasei saridunak eta zazpi sari gabeak. Egileen artean denetarik topatzen ahal du irakurleak, ezagunak eginen zaizkion izenak ere ageriko. Haatik, azalaren mapa saihestezinean murgilduko den ibilbidea, batere ez azalekoa. Izan ere, bilduma honek frogatzen duenez, lehiaketako partaideek erakutsitako maila ez da makala, ez idaztean ez oraindik tabuz josirik ageri ohi den erotismoaren gaia lantzean.

Sexu harremanen tratamendu zuzena, hiztegi erotikoa, gorputzen dardarak idatzi nahiz irakurtzean sortutako aurreiritziak… horretan guztian sakontzea ez da soilik euskal literaturaren erronka, gizarte osoarena baizik ziur aski. Egun erotismoan eta bere adarretan denetarik ikusi eta entzun dela irudi dezakeen arren, informazio eza, tabuak eta gaia agertzean oraino sortu ohi diren jarrera itxiak oso nabarmenak dira.

Ipuin erotikoen bilduma hau horri guztiari buelta ematen hasteko testuinguruan urrats txiki baten gisa uler daiteke. Autore anitzen bildumetan ohikoa denez, estilo arras ezberdinak aurkituko ditu irakurleak idazkera zein gaiaren tratamenduaren aldetik. Edonola ere, aisa senti daiteke identifikatuta liburua eskuetan hartzen duena narraziootako hamaika pertsonaia eta jarreratan. Nork bere burua umorez eta ironiaz islatuta ikusteko aukera aparta bilaka daiteke azken finean, autoreak ere, nahita ala ez, gabezia horri irakurlearen pare erantzuten saiatzen diren honetan.

Erritmo, ikuspegi eta testuinguru aldetik, asko egunerokotasun gertutik abiatzen dira, edonor pertsonaien lekuan egon litekeelako sentsazioa areagotuz. Orduz kanpoko taberna batean kokatzen du Fernando Anbustegik Mirari lana, autobusean ondoko eserlekuan suertatu zaio ez ohiko kidea Gontzal Avilak idatzitako Azken bidaia delakoan, kaleko anonimotasunetik abiatzen da Irati Azkueren Metroko ferekak ere, Josu Jimenez Maiak Iruñeko jaietan kokatzen du San Fermin-ero pasartea kaleko erritmoarekin bat doan harremanean… guztiek fikzio eta errealitatearen arteko mugetan nabigatzen dute, emaitzak agian ez, baina fantasiak bederen, bai, edonoren esku egon daitezkeela agerian utziz.

Iraganean kokatzen dituzte beste batzuek haien ipuinak: lau idazleren arteko Zapata berriak, Julen Gabiriaren Logroñon idatziak eta Txema Garcia-Vianaren Nekazari kontuak esaterako. Iraganetik bueltan, ordea, Daniel Martirenak harridura sortzen ahal du maitale adintsu biren narrazioarekin.
Haur eta nerabeen arteko urte latz nahiz gogoangarrietan koka daitezke Nerea Baldaren Banilla izan nahi nuke erakargarria, Iker Bizkarguenagaren Irakasle bat, bi kanpin denda eta hamaika ardi umoretsua, Izaskun Egigurenen Zure sabelpean eta Daniel Martirenaren Chesterfield (light) delakoa.

Agian uste daitekeen baino ohikoagoak diren mugako egoeretan zein ikuspegietan barneratuko dira Xabier Etxeberria Begiak itxi eta imajina ezazurekin, Gerardo Markuleta eta Kaiolak, Xabier Mendiguren eta Snuff movietan oinarritutako Porroia, Alvaro Ravelli eta Ispiluan eta txakurren munduan murgiltzen den Jon Artetxe.

Aipatutako ipuinetan umorea ez ezik samurtasuna ere kausitzen ahal da, baina, zentzu horretan, Igor Estankonaren Eros eta triangelu konzentrikoak, Fernando Morilloren Harrian gordea eta Andoni Uzkedaren Eutanasia lanek ematen ahal dute gehien atentzioa.

Udazken aldeko tenperaturak orekatzeko aukera, kalitateaz gain sarritan gustu onez taxututako narrazioetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak