« “Sei idazle plazara” liburuaren inguruan (eta IV) | Sekulorum sekulotan »
Txillardegi eta Saizarbitoriaren Nobelagintza / Ibon Sarasola / Kriselu, 1975
Txillardegi eta Saizarbitoriaren Nobelagintza Xabier Gereño / Anaitasuna, 1975-04-15
Lur argitaletxea, aspaldion isilik egon ondoren, berriztatu egin da, zuzendaritzan aldaketa batzu eginik eta izena ere kanbiatuz (orain Kriselu deituko da).
Abonatuei bidali zaien gutun batetan, liburuen aurtengo programazioa agertzen da. Gaiei bagagozkie, honela banatzen dira liburuak: bost elaberri, lau saiaera eta hiru poesi bilduma. Guztitara, hamabi titulu. Abonatuentzako prezioa 150 pezeta izango da liburu bakoitzeko. Bulego berriaren helbidea: Calvo Sotelo, 26 – Donostia.
Lehen liburua “Txillardegi eta Saizarbitoriaren Nobelagintza” jaso berria dugu. Egilea, Ibon Sarasola. Azalean, euskal lauburuaren inguruan egindako saiaera piktoriko bat dator. Irudi berbera eramango dute liburu guztiek, eta azalaren kolore desberdinek bereiziko dituzte gaiak. Dirudienez, beltza izango da saiaeraren kolorea.
Maiz entzun dugu, euskal literatura kritika zorrotz baten premian dagoela, laudoriozkoak gehiegi ei dira eta. Hazkunde eskaseko literaturak, eta tamalez gurea horrelakoxea da, laguntza behar du, aurrera joan dadin; eta kritikariak zirkunstantzia hori kontutan hartu behar du. Bistan da, hazkunde gotorreko erdal literatura eta geurea ezin ditzakegula erregela berberaz juja. Baina, zorionez, euskal liburuen zerrenda ugarituz doa; eta beharbada zilegi da pentsatzea, urtean ehun bat titulu argitaratzen dituen gure hizkuntza honi ere heldu zaiola kalitatea demandatzeko garaia.
Ibon Sarasolak Txillardegiren hiru elaberri eta Saizarbitoriaren bat aztertzen ditu. Liburu on baten aurrean gaude, on baina eztabaidagarri baten aurrean; eta hau esaterakoan, kritikariak “Elsa Scheelen” elaberriari eskaintzen dizkion horrialdeak ditut gogoan.
Sarasolaren ustetan, Txillardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua”k markatzen du euskal elaberrigintza tradizional eta modernoaren arteko lehen etendura. Aurreko giro baserritar eta arrantzalea baztertzen da, eta lehenbizikoz erabiltzen da euskaraz kaleko giroa. Baina iraultza hau ez da soilik pertsonaien inguruan gertatzen, zeren elaberrian erabiltzen diren gaiak, eta hauen aurrean ematen diren eritziak, ordurarte ezezagunak baitziren gure artean.
Txillardegik bere lehenbiziko elaberri horretan bide berri bat zabaldu zien euskal idazleei, eta hauetarik asko eta asko bide horretatik abiatu dira. Baina, Sarasolaren eritziz, Txillardegiren hurrengo bi elaberriek ez dute urrats berririk eman. Arrazoin horregatik “Peru Leartzako” eta “Elsa Scheelen”ek ez dute “Leturiaren egunkari ezkutua”k eduki zuen arrakasta lortu.
Huts hori betetzera, hau da, urrats berri bat ematera omen dator Ramon Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako” elaberria, batez ere formaren aldetik, tema nahasketak trebeki erabiliz.
Sarasolak, bere saiaera honetan, bi autoreen hainbat pasarte kopiatu eta analizatzen ditu eredu bezela, azterketa hori irakurlearentzat gidari izan dadin, elaberri bat kritikatzerakoan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera