« Sekulorum sekulotan | Juan Mari Irigoien, edo gure iragan urbila »
Adanen poema amaigabea / Joseba Zulaika / Kriselu, 1975
Adanen poema amaigabea Xabier Gereño / Anaitasuna, 1975-05-15
Liburu honen lehen horrialdeak irakurtzen hasi eta berehala konturatu naiz poema bilduma honen maila garaiaz. Hor duzu, irakurle, euskal literaturaren obra gorenetariko bat. Liburuaren azken aldean Joxe Azurmendik Zulaikaren poema hauen azterketa bat egiten du, “Adanen poema amaigabea” Arestiren “Harri eta Herri famatuarekin konparatuz. Azurmendik, bien garrantzia berdin antzekoa dela somatzen du. Hontan ados nago berarekin.
Arestiren lanean gizon soziala agertzen bazaigu, Zulaikarenean gizon bakartia ikusten dugu, gizon primitiboa, lehen gizona, munduko gauza eta sentsazio guztiak berriak zaizkiona. Paradisutik jalgitzen denean, Adanek lehen aldiz sentitzen du askatasuna zer den. Ura, lurra, haizea ditu aurrean, bere bakartate hartan. Eta bakartate hori ez hausteko, Eba bera ere ez da poema hauetan agertzen.
Aspaldi aspalditik lo edukitako
gogo primitibo hartan etzan zen Adan
bilutsik
eder-eder
izate osoaren betegarri.
Geure zibilizazio honen zurrumilo madarikatu hontan murgildurik, gutariko nork ez du sentitu gaur desirkunde hori? Gizona numero soil bat izatera behartu nahi duen gizarteari egindako garrasi bat bezala da hau:
Eta ni
Adan
hemen nago
bizitza jartzeko
bizitzak ihes nahi duen tokian…
Adanek ingurura eta bere barrura begiratzen du, inguruko gauzak zer diren eta bera zer den jakin nahiz. Eta zer aurkitzen du? Fatalismorik ez. Adanek itxaropena du,
burrukatzeko nahia du:
Kasikan kontura gabe
Adanen gogoa promesa luze bat zen:
Eguzkia maiteko dut
eguzkia izango naiz
ilunak eguzki egingo ditut.
Alegera gaitezen euskaldunok, gure literature bitxi balios batez aberastu delako. Irakur ezazu poema. Gero, Joxe Azurmendik esango digu: “Irakurri duzu, irakurle. Liburua bukatu da. Hau ez da liburuaren jarraipena. Jarraipena zu zara. Liburua bukatu da, eta berriro hasten da”. Eta horrela da, zeren Adan hori zu eta ni baikara. Edo izan behar genuke.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera