« Ipuin antzeko alegiak (II) | Iraultza sobietarra eta literatura »
Ipui antzeko / Mikel Zarate / Gero, 1975
Ipui antzeko Xabier Gereño / Anaitasuna, 1975-11-30
Itzaurre batek eta hogei ta hamabi alegiak osatzen dute, Gero argitaletxeak eskaini digun Mikel Zarateren liburu hau.
Animaliekin gehienbat osaturiko alegia hauek, abereek darabiltzaten kontu hauek, gure egoeraren ispilu izan nahi bide dute. Horrela, salakuntzak bigundu eta ezinesanak esan egiten dira.
Literatur aldetik ba du baliorik “Iturri bi bihurtu zitzaizkion bere begi ederrak astamari” (69. horialdea). Baina batez ere, “Ileta” izeneko alegian, hibaiari egindako olerkiaren azken bertsoak aipatu nahi nituzke:
Herri eroria,
herri ezereza,
herri ahuldua,
arraza eta kuraia galdu zituen
herri tristea:
hor dituk,
hor doazik
hik merezi ditukan ur ilunak,
hik sortutako
lokaztegi lirdinga hoiek…
Begira itzak,
eta egin zak kontu
hire animaren ispilu direla.
Hitz jokoak ere maiz egiten ditu. Adibidez: “Gorriak ikusten ditugu lur gorri honen agortasunean”.
Gustura eta erraz irakurtzen den liburua. Akatsik atera nahi izatekotan, zera bakarrik esango nuke, ortografian ez zaiola euskara batuari beronen osotasunean jarraitzen; eta penagarria da, akats hori geroari begira eragozpen bat izan lekioke eta. Aditza bai, aditz batua erabiltzen du osorik.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza