kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ehun metro / Ramon Saizarbitoria / Ustela, 1976

Erdara bizi eta euskaraz idatz Andolin Eguzkitza / Anaitasuna, 1976-06-01

“Ehun metro” elaberri eder eta zolia irakurri berri dudalarik, Zeruko Argian eginiko maiseakuntza batetan, uste du, Ramon Saizarbitoriak bere obra horretan sartzen dituen erdarazko esaldi eta textuez zertxobait ikusi dut. Lertxundiri, nik uste; ez du seguritik gomuta. Xabier Kintanari noizbait entzunda eta bera bat etorritako bezala, Saizarbitoriak sartzen duen erdara guztia du Lertxundik zuzenesten, h.d., oraingo egoeraren isladatze benetako bat egin nahi izanez gero, gauzak gerta eta jazotzen diren erara berregin eta berpentsatu egin behar direlakoa, erdara hutsez, halegia. Hau litzateke beraz elaberrigintza errealista baten irtenbide bakarra. Aiputan darabilen kasuan beharbada hala dateke, hots, orain arteko edozein eskolgiroa aitatzerakoan Espainiako bandera “roja y gualda” dela esateko. Horregatio hatsarria ezin dezaket onhar ez eta ontzat jo.

Saizarbitoriaren elaberrian oso ondo dago oreka mamitua, eta hainbeste erdara sartu arren ez da arrotz gertatzen; hor dagoke seguru asko, beste zertzelada askogaz batera, jakina, obraren literaturtasuna, arintasuna eta kondabideez gain. Baina bide hori hatsarri irmo bezala ezin ontzat eman, bizi ez gintezkeelako, euskal literaturarik ezin egon bailiteke, erdara bizi gara eta. Eta hau ez da nahikunde hutsa edo beste edozelako kontu, eguneroko errealitate latza baizik. Euskarak ez du gure gizarteon, oraingoz, ezer askorik balio, gero eta gehiago balioztatzen bada ere. Saizarbitoriak berak aipatua: “joder, ¿escribes en vasco? Oye, no te entiendo”.Honegaz zera esan gura dut, erralista izatea erdara bizi izatea duela ondorio, eta beraz gure errealitatea ondu eta eraiki behar dukegula. Erdara joan, etor, baina EUSKARA BIZI, eta beraz Euskarazko eta Euskal Literaturari euts.

Ebazpena agerian dago, lehen esandako halako kasuetan izan ezik, Eskizofrenikoak bihurtu behar dugu, bizi ez garren errealitatearen isladatzaile zehatzak izan behar dugu, errealismoa zuzentzat kontsideratzen baldin badugu, errealismoaren bideei atxikitzen baldin bagatzaizkie, noski. Eta beroni ez badiogu eusten, are arrazoi handiagoz, euskadunon mundu irrealak kreatzerakoan.

Azkenez, eta amaieratik urruti gabe, zera duket aipatzer, Saizarbitoriak darabilen euskara formalki desitxuroso eta lantzean behin lar korrontoso. Hori bai dela kontu apur bateko lana, eta horretan bai ez dagoela erdararekiko atralaka zertan ekartzerik. Eta kritika ez dator garbizalekeriaren ezein egongunetik etor, sentimendu linguistiko hutsetik baizik, munduko edozelako hizkuntzatako mintzatzaileren batek duen sentimendu linguistiko hutsetik, hots, nor bere hizkuntzagaz harro senditzeko sentimendu eta eskubidea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak