kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskararen ideologiak / Jon Juaristi / Kriselu, 1976

Euskararen ideologiak Xabier Gereño / Anaitasuna, 1976-09-15

Euskara batuan. 80 horrialde. Trilogia bat osatuko duten hiru liburuetatik lehena. Lehen liburu honetan, Jon Juaristik aztertzen ditu euskara eta euskal gizartearen arteko harremanak historian zehar, Arana Goiri arte. “Hizkuntza, lan berezi baten produktoa dugu”, Rossi Lande-ri jarraikiz (10. horr.), eta “Masa sozietateetan produkzio hori klase nagusia eta haren intelektual organikoen zuzendaritzapean desarroilatzen da”. Gizaldiz gizaldi, euskal populua euskaldun monolingue zen eta horrela jarraitu zuen Ahaide Nagusien garaian ere, XIV mendean merkatal burgesia sortu arte. Burgesia berri hau Gaztelako Nobleziaren eraginaz kutsaturik dakusagu eta haren hizkuntza hartzen du. Moderno Haroan fenomeno hau gertatzen da Euskal Herrian: diglosia bat bilinguismorik gabe. Horren zergatia: oligarkia eta populua monolinguek dira, hura gaztelaniaz eta hau euskaraz, “eta euskararen bandera populu zelaiaren eskuetan kulunkatu zen” (38, horr.), eta oligarkia erdaldunduaren eraginez, euskara marginaturik geratzen da. Burgesiaren intelektual organikoek sortzen zaizkigu, eta ondorioz Tubalismoa, “oligarkia berriak behar zuen noblezia unibertsala frogatzeko” (68. horr.).

Liburu hau Sabino Arana-rekin bukatzen da, baina haren lana ukitu gabe, hori izango baita hurrengo liburuaren gaia. Dena den, Jon Juaristik zerbait dio Aranaz, hemen kopiatzea interesgarri iruditu zaidana: “Ene ustez, bidegabe handi bat kometitu da Sabinorekin, eta hogenaren parte printzipala haren epigono politikoen lepoetara doa, “Maisu” aren pertsonaiaz aszeta serio eta malkotsu bat egin baitute. Sabino izan dugu bilbotar umoristarik lehenetako bat” (71. horr.).

Emandako laburpen honek adierazten duenez, Jon Juaristiren liburuak ba du interesik eta euskal liburugintzan alor berri bati maisuki hasiera ematen dio.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak