kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gabriel Arestiren poemak / Gabriel Aresti / Kriselu, 1976

Arestiren poemak kalean Xabier Kintana / Anaitasuna, 1977-01-01

Abenduaren 22an, Bilboko Hotel Ercillan, Gabriel Aresti Segurolaren poema osoen presentapen ofiziala egin zuen Kriseilu argitaratzaileak Bilboko liburudenda batzuren laguntasunaz. Aretoan, Luis Haranburu-Altunak, Anjel Zelaietak eta Juan San Martinek, euskaraz, Arestiren biographi eta literatur datu interesgarri eta gutti ezagutu batzu agertu zituzten, poetaren merituak azalduz. Vidal de Nicolas jaunak, erdaraz, Arestiren laguna zen aldetik, beronen ideologiaren zenbait punturen berri eman zuen. Vidal de Nicolasen ustez, Aresti ez zen erori Bilboko beste euskal poeten tentazio erraxean, hots, euskaraz baserri eta arrantzaleak ez beste kantatzea. (“Ez eta, adiskide, eta hau guk diogu, beste poeta vasco batzuren tentazio nabariagoan ere, hots, sozial gaiak, erdaraz kantatzekoan”). Jon Juaristik, Arestiren poemen erdaratzaileak, erdaraz, Aresti, bere ustez, sozial gaiak ukitu arren, ez zela sozial poeta exklusibo bat esan zuen, gure Herriaren eta gizonen beste alderdi asko ere ugari tratatu baitzituen. Arrantzale eta baserritar bizimodua, bestalde, fabriketakoa bezain egokitzat jo zuen Juaristik.

Jende asko joan zen presentspenera, gazteak bereziki, eta horrek asko esan nahi du Arestiren alde.

Argitaraturiko liburuak, bi tomo eder eta dotore, euskaraz eta erdaraz datoz, baina, zoritxarrez, erdarazko partea eskuinean dago, irakurtzeko errazagoa izanez. Axularren Geroren azken edizioa, oso bestela argitaratu digu JAKINek, euskararen fabore. Poema osoak bai, baina guztiak, aldiz, ez daude hor, editoreek ongi azaltzen dutenez, lau edo falta baitira, eta ez, noski, gaizki neurtuak zirelako, oraindik bizirik dirauen zentsura izeneko horregatik baizik.

Ibon Sarasolaren hitzaurre luze eta mamitsu bat dakarte, liburuek hasieran, Euskal poesia modemoaren textuinguan G. Arestiren bide eta lekua azalduz. Poemak, ahalik eta khronologikoen ordenaturik datoz, irakurleari egilearen ideologi eta tankera-bilakabidea eskainiz.

Kritika sakonago bat geroko utziz, derragun, ordea, liburu hauen akatsik larriena prezioan dagoela, poeta sozial obrak, erosterakoan, ez baitira hain sozial gertatzen. Liburuengatiko irabaziak, dena den, alargunaren fabore izango direla entzun dugu. Geroago, hala ere, edizio merkeago bat egiteko asmoa dago. Hala biz.

Zorionak, egin duten lan eskergagatik, Kriseilu editorialari eta bereziki I. Sarasola eta J. Juaristi langile porrokatuei. Ea noizko prosako lanak!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak