kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Etiopia / Bernardo Atxaga / Pott, 1978

Etiopia Andolin Eguzkitza / Anaitasuna, 1978-12-15

Herodotok lehenbizikoz aipatu zuenetik, Afrikako partetik aurkitzen zen herrialde ezezagun eta misteriotsua izan zen europarrontzat denbora luzez Etiopia, desertuetako harren ostetik erdi beltz erdi zuri ziren gizakiek populatua. Eta izen hori darama Bernardo Atxagaren, Joseba Irazuren azken obra argitaratuak, inolaz ere “sakrifiziopatriotikoz” irakurtzen ez dena, gustura baizik, baina ahaleginez, eskuartean erabiltzen den liburua baita. Poemez eta prosalan laburrez osatua dago, eta egilearen bigarren liburuan legez, lehenengoa antzerki bat izan zen, bi mailen artean tankera diferentzia ikaragarria soma daiteke, eta honako honetan “Ziutateaz” ddelakoan baino askozaz gehiago, hura ez bezala, kopuruz eta nahikundez poemaliburu bat idaztea delako, antza, liburu honen helburua.

Sei dira prosalanak, Bernardok duen herrikondalari trebearen tankeraz idatziak, xume te alaino, hizkunzta zuzen eta dierazkorraz, ezelako nahasmendu eta korapilorik gabeak, baina hala ere ironia ikaragarriaz hornituak, askotan gure gorputzean zirara bat eragiten duen indarraz, dela Kainen aldeko beraren manifestuan:

“Kainen jatorrikoa izan zen Junal: hau izan zen arrabita eta maniura jotzen dutnen aita. Gu ere bere hegalpean babesten gara letra hauk izkribatzerakoan. Eta hauxe da, hain zuzen ere,gure fede artikulua bakarra udaberri berankor honetan”.

edo eta Caryl Chesman-en biografian:

“Bera baino zaharragoa nintzen arren, hitz hauk esan zizkidan antiajuak (sic) tximeletak bailiran begietatik kenduz, emaro, neurriz gain emaro esan nahi dut: a, ene biografo ttikia, oraindik gazteegia haiz zenbait gauza konprenitzearren. Begiratu nion peto, aurpegi hura harri hutsa zen”.

Eta ez du horregatio sendikortasuna galtzen:

“Atsedenaldiko argiak biztu egin ziren. Ene alboko amoñaren begialk alkotan zeuden”.

Egileak daukan irudimen ikaragarriaren ekoizpen politak, alegia.

Arras bestelakoak dira olerkiak lehenago esan dugunez, prosan zuzentasun, argi eta xalotasuna dena, ilun eta beltz bihurtzen baita poesian, la askoren produktua baitira poemok, eta horregatik maiz, irakurtzean horrenbeste ahalegin eskatzen dutenak. Labur esanda, prosa guztiz da herritarra, poesia, berriz, oso intelektuala. Hor dago hain zuzen idazkera diferentzia, on ala txar den, egoki ala desegoki, esan gabe, bertan dagoena.

Marcel Schwob-i jarraituz nonbai tbederatzi zirkulutan antolatu ditu Bernardok olerkiak; halako aipamen literari ederrez, batzu egileak berak asmatuak, hasiera duten zirkuluak:

“Lehen zirkulua: Negar egin nahi nuke itsutu arte jaiki deneko hondoratzen den bizitza honegatik (Kabila poema)”.

Amaigabeko dira erabilitako baliabideak, del ahots berbera egiten duen hitzen asmatzea (Amaren bularrak… erodere, begere olerki politean), dela izen eta izenlagunen konbinapen arraroa (Larunbat honetan ekia ez da 220-60V gorbatadun tigre funtzionala poema atseginean), edo irudi exotikoak (Enaun emaro amarguraren…, baina orain Arreba sugeraen zuhurtziaz…, taxi anonimoan erne deuseztatu diren poema ulergaitzean). Lantzean behin surrealismoaren garai berri batetan ote gaudekeen, euskaraz behintzat, otutzen zaio irakurleari, eta hau bezalako lerroak igarotzean:

“Eta trenek arrain bigunak ekarri zituzten abenidak
Zilarreztatzekjo arratsaldean pozoina eman zieten
Kalatxoriei dantzaldia amaitzerako leihotan
Emakume jelatuak esnea zeriela eta gizon
B akartiak beirazko betsein horiekin
B urua botatzen natazko
P astelak janez”.

ezin burutik ken daiteke García Lorcaren harako “Poeta en Nueva York”en agertzen ziren haik:

“Debajo de la multiplicaciones
hay una gota de sangre de pato;
debajo de las divisiones
hay una gota de sangre de marinero;
debajo de las sumas, un río de sangre tierna.
Un río que viene cantando
por los dormitorios de los arrabales
y es plata, cemento o brisa
en el alba mentida de Nueva York.”

Pozik egon daitezke literaturzaleak, euskaraz zerbaiten esperoan “patriotikoki” itxaroten duen literaturaren maitaleok, liburu hau, gustuak gustu eta merezimendu eta akatsak akats eta merezimendu, horixe baita, literatura, hots, sorkuntza, beste edozein helburu eta karia albora uzten dituen idazlan interesgarri eta atsegina.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak