kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Satorrak baino lurperago / Pedro Alberdi / Alberdania, 2000

60ko hamarkadaren kronika Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Pedro Alberdik, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso-n agertzen den pasarte bat (Ortiz de Zarateren eta Iñaki Abaituaren elkartzea, Bartzelonan) abiapuntutzat hartzen du 60ko hamarkadaren kronika egiteko, Satorrak baino lurperago izeneko liburu interesgarri honetan. Kronika hau hiru zutaberen gainean eraiki du. Lehenengo zutabea politikari dagokio. Alde honetatik liburuan kontatzen da nolakoak izan ziren ETAren hasierak, Burgoseko epaiketa heldu arte. Bigarren atala, kulturari dagokion kronika da eta hamarkadaren ibilbidea ulertzeko Gabriel Arestiren garrantzia azpimarratzen du. Orduko idazleen kezkak eta tirabirak (polemika benetan gogorrak batzuetan) agertzen zaizkigu, beraz, liburuan. Esan daiteke politikan ETA ardatza den modu berberean, kulturan Gabriel Aresti izango dela. Hauek dira liburuan kontatzen diren gauzarik inportanteenak, baina bi osagai hauez gainera, kronika sentimentalaren alorreko istorioak ere aipagai dira, batez ere kirolari dagokionez. Hiru maila hauek, bestaldetik, zatitxoak
txandakatuz emanda daude, denboran hirurak batera ematen baitziren, eta askotan, berezi ere, zaila baitzen beraiek (batez ere politika eta kultura) bereiztea. Ez dakit honelako liburuek 60ko hamarkada hobeto ulertzeko aukera ematen duten. Batzuetan iruditzen zait gauza hauek ia ia nobela bat bailitzan kontatzean fikzioaren mailan utzi ahal dituela egiatan gertatutakoak. Baina, gutxienez, gertaerei perspektiba emateko balio dute. Bizitasuna ematen diete gertaerei, askotan historia liburuetan galtzen den giza-perspektiba eskainiz. Ezin daiteke utzi, bestalde, liburu honek J. Juaristiren beste zenbaitekin dituen paralelismoak aipatu gabe, bietan antzeko gaiak erabiltzen baitira. Pedro Alberdik liburu ederra eskaini die irakurleei, ironia falta ere ez duena. Hor kontatzen dena zeharo egia ez bada, berdin dio: italiarrek esango luketen moduan, ondo kontatuta eta kantatuta baitago.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak