kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Piano gainean gosaltzen / Harkaitz Cano / Erein, 2000

New York-en bizitzen Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Piano gainean gosaltzen, lerro hauek idazterakoan Harkaitz Canoren azken liburua dena, nobelaren eta kazetaritza kronikaren erdibidean dagoen liburua da. Orrialde horietan zehar idazleak egiten du New Yorken pasatu zuen boladaren kontaera, atal laburretan eta idazle honen luma zolitik hain erraz ateratzen dela dirudien idazkera gardenean. New Yorken bolada bat pasatzeak ematen dio idazleari hango gizartearen deskripzioa egiteko aukera. Gauza arruntetatik hasita, eguneroko bizimodua ateratzearekin zerikusia duten gauzetatik alegia, hausnarketa sakonagoak egiteraino mugitzen da idazlea liburu honetan. Horrela ikusiko dugu zer nolako tirabirak izaten dituen taxistekin, etxebizitza lortzeko trikimailuak, auzoekiko gorabeherak, iparramerikarrei hain
garrantzitsuak iruditzen zaizkien txikikeriak… Hauen artean aipagarriak dira bizitza sozialaren nondik-norakoak, beste puntu batetik ikusita, etengabeko parrandaren itxura izaten dutenak. Liburu hau, alde honetatik, hiri handian bizirauteko eskuliburutzat har daiteke, eta hara doazen bidaiariek eskertuko dute. Ez dago dudarik bere xarma duela, gauza arrotzen bitxikeria ezagutzeko morboagatik baino ez balitz ere. Honez gainera, bestelako kontuak ere aipagai ditu Canok, eta badirudi azalezko itxuratik haraindi joan nahi duela, hausnarketa sakonagoak eginez. Behin eta berriro agertzen diren bestelako gai hauen artean heriotzarenak aparteko tokia du, batez ere buruhilketaren aldaeran. Dena dela, iruditu zait gai hau erabiltzerakoan Canok literarioegi jokatu duela, azalegi alegia. Hau da, heriotzarenak Canoren liburuan literatur gai bat baino ez dela ematen du. Harkaitz Cano erreztasun handiko idazlea da. Esan nahi dut ia kostatuko ez balitzaio bezala idazten duela. Erreztasun hau idazleentzat aho biko ezpata izan daiteke, ordea, behar den moduan kontrolatzen ez badaki. Erraztasuna errazkeria bihur baitaiteke ia konturatu gabe.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak