kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide berriak Larreko / Argia, 1932-01-17

Berriki, euskar idazle batzuek, jakintsuenetarik jakiña; euskara edertu bearrez eta beste izkuntza landuenen mallara gurea urbildu naiez, euskar lan apañak argitaldu dituzte.

Delako bide berrietatik barna ibiliz, euskarak egiten du bide, (bide egin = progresar) aspaldiko nere ustea, ustela izanen da.

Uste bai nuen euskaraz banekiala; ¡ene biozminaren andia, euskar-lan berri oriek ezin ongi aditu ditudalako!

Neure burua, euskar letraduntzat nauakalarik, una non, ezin aditu ditudala orai berriki agertu diren eta agertzen diren euskar lan apañenak.

¡Ainbeste urtetan euskaraz ikasten eta orain argituenekin euskaraz elkar ezin aditu!

Baiki; adinean arat juana naiz, baño uste nuen adimen aski argi irauten zidala euskaldun argituenak aditzeko.

Zorigaitzez, ala ez delarik: ¿zer egin?

Bide berriak ikasteko zaarregi eta bide berrietan barna ibiltzeko ez dutela euskaldun zaarren bearrik izanen.

Euskar idazti zaarretan eta euskaldun utsengatik uste nuen euskara garbiena ikasiko nuela, baño ori ez bide da aski; bide berriak egiten ari dire eta guk ez jakinki bide berri orietan barna ibiltzen!

¡Nor baninde ni; otoiztuko nituen, aspalditik euskar idazle oberenen sailan ditugunak, arazo untarik mintza daizten!

Uste nuen eta… orañik uste dut, egia dela Abbadie jaun zenak, ziona:

“Liburuak on dituk aurra; bainan eskuararen ikasteko bego nausi jende xehea”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak