kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

¿Bide berriak? Euskaldun batek / Argia, 1932-02-07

Euskal idazleen artean sartu dan naspilla euskeraren onerako bada, betor zorionean. Kaltegarri bada berriz bide berritik joatea, aurrera baño len esitu dezagun bide ori.

Nere ustez, bide berri ortan oraindik ez giñake euskaldunak zutik ibiliko. Banaka batzuk pizkor eta kementsu aurrera jarraitzeko uste izan naiz, beste geienok ezin badegu, ez da ezer aurreratzen.

Lengo bide zarrean ezin ibili giñan, eta zerbait ibiltzen asi geran orduko, berria? Obe da, lengoan ondo ta erraz ibiltzen ikastea, ta orduan da garaya berriak irikitzen azteko, bitartean ez.

“Lauaxeta”-ren “Bide berrijak” ez det ikusi; Bizkaieraz egon bear du, ta nik ez dakit gipuzkoeraz baizik. Gañera iñor ez naiz ni lan oiek aztertu ta iritzia emateko. Bakar-bakarrik esango det “Larreko”-k diona, euskal idazle ta olerkari askori entzun dietala.

Aldi onetan azaltzen diran olerki batzuk beintzat ulerkaitzak dira euskaldunontzat. Erderatuak diralako, zerbait erderatik ezagutzen dira; baña euskeraz bakarrik azaldutatik ulertu gabe geldituko giñanak badira. Alaz ere, oiek aipatu, ta oiek saritu.

Ori ez da euskera txukuntzeko bidea, naspillatzekoa baizik.

Orregatik, olerkari batzuek, asko ez izan arren, zaletasun aundia dutenak, eta olerki politak egiten zituztenak, gogaitu ta zapuztu dira; ba uste det oen galera, euskerari ez diotela ordaintzen bide berritik nai dutenak.

Egia da, olerki zatar asko azaltzen dira, argitaratu bear ez luketenak, eta oik ez dute euskera itxusitu baizik; baña badira leun eta txukun gai politak erabiltzen dituztenak euskaldun guziak ulertzeko erara; eta oiek obeagotzen erakutsiaz laguntzea, da biderik onena gure izkuntzari laguntzeko. Ala uste du (Euskaldun Batek).

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak