kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Barritzaliak Lauaxeta / Euzkadi, 1932-02-21

Kofradi barri egiteko, zer biar dok? Adizkide batek itaundu daust. Zer biar dan eztakit ba, erantzun dautsot. Eskapularijo andi bana lepotik zintzilikan jarri, uliak moztu, bixarra kendu ez-edo.

Orreik kofradi bat egiteko bidiak ixango dozak, kaputxino edo olako prailliak bixar, eskapularijo ta abar ixaten dabez, baña nik kofradi barri bat asmau gura neuke.

Aita santubaren baimenik ete daukok, larri itaundu dautsot adizkide minari. Ezba erantzun daust. Eztaukot Erroma’ko baimenik. Biarko ete dogu ba? ¡Eztozu biarko ba!

Ara ba —jarraitu eban neure lagun orrek—, kofradi bat esan dot, baña bi obe ixango dira. Galtzadun prailliak asmau biar doguz. – Galtzak bestiak be eukiten dabez, gixona, nik. -Galtzak estalduta areik -erantzun daust barriro.

¡Ia ba azaldu egistazu zelako kofradija egiteko zaran!

Idazliakaz kofradi bi egin gura dodaz.

Neure begi-andijak ikusi ebazan-edo, larritu zan ba. -Eztozu ziñestuten ezta? baña idazliakaz kofradi bi egingo doguz. Batzuk bixar-luze, eskapularijo, yantzi nabar, bertotzik, barazkijak baño jaten eztabezenak.

— ¡Kofradi orretan neu enaz sartuko ba!

— Ez, kofradi orretakuak ixanen dira errez-zaliak. Bestekuak barriz “señorito” antzekuak. Orainguan idazten daben ginbailadunak. “Nefelibatas” deritxoe. Elegante ibilliko diran-arren apaltasuna biarko dabe, bestiak ba euren aurka gogor egingo dabe.

— Eztira burrukaldi txikerrak ixango kofradi bi onein artian.

— Burrukaldijak nun eztira ba? Iñoren lanari eskarrak egiten eztakijenak. “Que todo tiempo pasado fue mejor” eta orrelan itz-egiten dabenak kofradi zarrera juango dira. Txoruak, ganora-bakuak barriz bestera.

— ¡Jaungoikuak eskutik eukiko al’gauz!

— Bai Goikuak eukiko gauz eta ganera epailliak jarriko doguz, euren eztabaidetan gauzak zuzenduteko.

— Epailliak jarri? ¡Galdubak gara!

— Bai, epaille ixango dira bizkayeraz eztajiken giputzak, bizkaikoen lanak aztertuteko. Gipuzkuarren idazlanak barriz, Bizkaiko elia baño eztakijenak. ¡Gauza entzungarrija benetan! Laburditarren lanak onetsi edo dongetsiko dabez Sollube puntan bixi diranak, ezer eztajiken arren.

— Epaille orrein erabakijak goragarrijak ixango dira.

— Bai arranotan! Ganera errez-zaliak, mendija abestuten daben txorijak, zugatzak, ibayak, geure aberri kutuna, euzkera gaxua ta olako gayak erabilliko dabez. Bestiak ostera jakintza gayak, elertija, gixarteko gora-berak, goguaren naimenak eta abar.

— Eztago txarto oldoztuta orixe.

— Ez ba. Kofradi barrikuak olakoxe lanak erabilli dagijezala.

— Baña nortzuk ixango dira batekuak eta bestekuak?

— Gauza erraza. Ezin konsentidu edo sufridu geinke, esplikaziño klarua eta abar idazten dabezenak alde batera, bestera ostentzekuak.

— Eta erdijan eztira geratuko batzuk?

— Ez, erdizkorik eztago. Bakotxa zein kofradiko dan, epailliak esango dabe.

Batzutan eztabaidak arteztuteko etorriko dira, iñork dei-egin eztautsoenak. Erderaz esaten dabena, oneik be agertuko dauskube: “Ya estoy aquí porque he venido…”. Norberak bere abuan daukonik ezta entzungo. Kofradi batekuak, edermen zurija, bestiak baltza. ¡Ta kitu!, ez itzik ez putzik egin gero.

¡Baña gorrija, bellegija, urdiña, nabarra, orija, orlegija, ostiña ta abar dira margoetan be!

— ¡Ezetz gixona, edermen bardiña gustijak eta kitu! Neurekin bardiñak emongo yakoez. Zubek lau metrokoak, bestiak bostekuak. Era batera ebagiko dozubez idazkijak. Maintenon modara. Bestiak Court erara. Orain aldatu da antziñeko esakera: Nabartasunean, edertasuna.

Ordu baten gustijak idatziko dabe, ordu baten izparringira bidaldu, lerruak be bardiñak. Kobrau biar danian olakorik ezta zainduko baña… tira, eztago txarto. Azkatasunik ez.

— Larri ixan biar dogu ba…

— Larri bai. Eta epailliak barritzaletzat zigortuko dabe lenengo, “Larreko” jatorra.

“Lixardi” barriz mordollo-zale ta idea bako idazlien sallara sartuko dabe, ausardikeri andijak egin dauzalako.

Ura ta ogijeagaz bakarrik urte bijan esituko dabe “Lixardi” ori. “Orixe” jauna bixitza gustirako espetxian sartu “por incorrecto”. ¡Zigor gorrijegija daulako!

Argi idatzi ez eban Virgilius idazle azkarrak, eta ete dakixube zer jazo yakon bati? Neurtitz batek onela dasa:

Timeo Danaos et dona ferentes…

Eta erdeldun batek onelaxe irakurri eban: Timeo Danaos y doña Ferentes.

¡Bazkal orduban ezaunak dira onexek euren etxietan!

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak