kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euliak ez dira argazkietan ateratzen / Joxemari Iturralde / Erein, 2000

Izkutuko hariak Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Joxemari Iturralderen ibilbidea ezaguna da euskal literaturan eta, horregatik, ez gaitu harritu behar Euliak ez dira argazkietan azaltzen izeneko nobela honetan lortu duen mailak. Itxuraz, eta itxuraz bakarrik, polizia nobela edo nobela beltza deitzen den azpigenero horretako lan baten aurrean gaude, zeren Julio Rekexo ikertzaile pribatuaren zenbait gorabehera kontatzen baitira, ironiaz beterik eta topikoekin jolas egiten. Baina eleberri honek hari asko biltzen ditu bere barruan, eta horiekin sare bat osatu. Sare honek pertsonaiak eta irakurleak harrapatuko ditu. Irakurleak elkarren ondoan aipatzen diren istorioak irakurtzean susmatuko du beraien artean halako erlazio bat egon behar dela eta liburuan zehar bilatuko du hari guztiak bildu eta haiei koherentzia emango dien markoa. Izan ere, pertsonaia arrunten ohiko bizipenen gainean beste
pertsonaia izkutu batzuk aritzen dira, guztien bizitzak kontrolatzen, haiekin jolasten. Liburu osoak ezagun du bere literaturtasuna eta ez du estaltzeko ahaleginik egiten. Azken finean, eleberria literatur jolas batean parte hartzeko gonbitea dela pentsatu ahal da. Irakurlea behin eta berriro egongo da fikzioa, gezurra eta iruzurra bezalako elementuen aurrean, eta haien magian sartu beharko da. Istorioan Bilbo izeneko fikziozko hiri bat aipatzen da. Hiri honek eta benetako Bilbok zenbait kale izen partekatzen dituzte, baina honek ez digu izkutatu behar nobelako hiria fikziozko leku bat dela, hau da, idazleak irakurleei jolasteko luzatzen dien beste osagai baten aurrean gaudela. Eleberria interesgarria eta dibertigarria da, oso gustora irakurtzen den horietakoa. Baina halako ezinegon izkutua uzten du amaieran, pertsonaiak txontxongiloak balira bezala mugitzen dituzten beste pertsonaia ilun horien presentziarekin. Bestaldetik, amaiera irekiak interpretaziorako aukerak zabaltzen dizkio irakurleari.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak