kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Azalaren kodea / Miren Agur Meabe / Susa, 2000

Poesia orekatua Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Azalaren kodea izeneko liburu honetan, Miren Agur Meabek hurbilen daukan munduan aurki daitekeen poesiari heldu nahi izan dio. Poesian oso normala izaten da errepikazioa eta aliterazioa bilatzea, poemak egiteko ardatz moduan. Liburu honetan, ordea, Meabek, irudietara jo du poemen erritmoa markatuko duten osagai horien bila. Poesiak, hortaz, belarrira jo beharrean,
irudimenera zuzentzen ditu bere indarrak. Eta irudiak gauzatzeko hurbileko munduan bilatuko ditu poemetan erabiliko dituen elementuak, askotan egunerokotasunetik ere hartuak direlarik. Besteak beste, gorputza ere izan daiteke irudi horien iturria eta kasu honetan poemetan ez da erotismorik faltako. Dena dela, irudien oinarria hurbileko mundu horretan aurkitu ahal badugu ere, irudi hauek abstrakziorako joera handia dute. Izan ere, eguneroko gauzak testuingururik gabe agertzen direlarik, bata bereizten duten elementuen presentziarik gabe, gauzok beren izaera konkretua galtzen dute eta sinboloak izateko bidean jarri. Meaberen poesia hau bizitzarekiko inozentzia galdu ondoko poesia dela esan daiteke, pixka bat eszeptikoa, baina inola ere etsipenera heldu gabe. Koherentzia osoa beti mantentzea ezinezkoa dela adierazten duen poesia, baina muturreko erlatibismoan hondoratu gabe. Gauzak honela, Meabek bere poesia oreka puntu batean egon dadin nahi du, askotan oso zaila dena, baina kasu honetan itxurazko esfortzu handirik gabe lortu dena. Eta oreka puntu honetan, poesiaren helbururik nagusiena sentimenduak adieraztea oraindik ere bada, baina konturatu baino lehen lerratu ohi den sentiberakeria errez horri ihes egiten, gehiegizko adierazpenak egin gabe. Bere oreka mantendu nahi horretan M.A. Meaberen poesia heldua iruditzen zait, sentimendutik eta ironiatik, bietatik, zerbait hartzen duena, baina bai bataren bai bestearen gehiegikeriatik urrun.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak