kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Trapuan pupua / Patziku Perurena / Erein, 2001

Minak eta zinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-11-17

Gure herri hau den baino normalagoa balitz, eta naturalagoa noski, literatura kontuetan ez ezik, idazten den guztiari buruzko iritzietan ere bai, Patziku Perurenaren liburu honek zeresanik franko sortuko luke, zalantzarik gabe. Kritikarien lumak dantzan jarriko lituzke, baldin eta gure herri ez normalizatu honetan direnak baino gehiago balira kritikariak, eta ez dut esan nahi direnak ere soberan daudenik, baizik eta direnak direla faltan ditudala balizko direnek kritika egiten dutenean. Patziku Perurena, izan ere kritiko da, ez kritikari, eta hain da kritiko non, esango nuke, azkenik bere kritika, jira osoa eta itzulbide asko egin ondoren, kritikarik ez, edo ez kritika, bihurtzen baita. Ustez heterodoxo den jendeari gertatzen zaiona da, bestalde, hain dira halakoak heterodoxoak, non, azkenik, jira eta buelta egin ondoren, ortodoxoenak bihurtzen baitira. Herririk normalizatuenetan behintzat. Patziku ez da
ortodoxoa, ezta heterodoxoa ere, eta ez dut uste bere asmoa denik batean edo bestean sa¡lkatua izateko idaztea. Patziku, ezer izatekotan, Patziku da, Euskal Herriko kulturaren bilakabidea tragedia gisa bizi duena. Iraganaren eta orainaren arteko indar-jotze hori beretzat sortzailea da, eta suntsitzaile ere bai, neurri handian. Hortik datozkio Patzikuri bere kontraesanak, bere minak eta zinak, noski. Patzikuk ez du, nobelagile baten modura, mundua ordenatu edo interpretatu nahi, ez horixe, ez baita nobelagile. Patzikuk bere mina azaldu nahi du agerian duen mundua nondik nora doan ikusita, batez ere bere euskal mundua nondik nora dabilen ikusita, bere ikuspegitik, bere bordatik, bere urruntasunetik, bere ez-herritik, azken finean. Bere mina azalduz batera, bere sentikortasuna airera jaurtitzen du, norbaitek jaso baleza, jaso dezan. Baina ez dezala inork pentsa Patziku antigoalekoa denik. Liburua irakurri ondoren, Patziku Perurena postmodernidadearen eredu ere badela konturatuko baita irakurlea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak