kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin / Elkar, 1997

Sasoi guztietarako liburua Iker Estala / Argia, 1997-06-22

Betidanik izan dut gizakiarengan sinesteko joera, nahiz eta batean edo bestean, zango trabatu bat edo beste jasan izan. Altxatu eta aurrera, hurrengorarte. Hala ere Ur Apalategi Idirinen “Gauak eta hiriak” eleberria irakurri arte, ez nituen gizabanakoen arteko harremanak horren ezkor eta ilun ikusi.

Sentimentuz beteriko liburua kaleratu du. Bete betean asmatzen du gaurko gizartearen erradiografia egiterakoan, ondo ezagutzen ditu gizakien arteko erlazio ustel eta azpijokoak.

Liburuan, hiru protagonisten (Antton, Felix eta Muriel) artean sortzen diren harremanak erretratatzen dira: jelosia, gorrotoa, adiskidetasuna, maitasuna… Gezurretan eta usteetan finkaturiko adiskidetasun eraikinak sortzen dituzte. Portaera berekoi eta ilunek, satorrak bailiran, eraikinaren oinak xakutu eta adiskidetasunak porrot egiten du. Denek dute helburu izkuturen bat: Anttonek segurtasuna, oldarkeriak bultzatuta; Felixek, lagunengandik urrun dagoenerako adiskide bat izatea; eta Murielek, bere barruak berotzen dituen mengantza aurrera eramateko tresna aurkitzea.

Donostiako gau giroak, talde politiko radikal eta sutsuak eta Iparraldeko Aberri Egunak ez dute idazlearen begi zorrotzetatik alde egiten. Ironiaz beteriko idazkeraz, dantzan jartzen ditu.

Ez pentsa ordea gizartearen kritikan oinarrituriko liburua duzunik honako hau. Erlazio pertsonal eta afektiboen kontaketa hotz eta lehorra da, galderak eginez, baina erantzunak eta interpretazioak irakurleari utziz.

Liburu irakurgarria duzu, plazerrez dastatzen dena. Hasi ezkero ordea, eutsi lehenengo orrialdeei, hauexek baitituzte pasarte korapilatsu eta astunenak. Horiek irakurriz gero, kitto

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak