kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Leiho-oihalen mugetan / Garcia Trujillo / Iturbide / Kortazar / Erein, 1997

Arkitektoaren planuak ikertzen Ritxi Lizartza / Argia, 1997-04-27

Gaia, Juan Mari Lekuona poeta, irakaslea, ahozko literaturan aditua, ikerlea… baina lehenik eta behin poeta. Ikerleak, literatura aztertzen egunetik egunera bere prestigioa erakusten digun Jon Kortazar eta, berarekin batera, Amaia Iturbide eta Sebastian Garcia Trujillo. Lau lanek osatzen dute liburua, lehen biak Sebastianenak, poeta oiartzuarraren poesiagintza aurkezteko lehenengoa eta lehen liburuak aztertzeko bigarrena. Amaia Iturbidek, berriz, Juan Mariren orain arteko libururik orekatsuena (sic) aztertuko du, “Ilargiaren Eskola”. Azkenak, Kortazarrena, “Mimodramak eta ikonoak” ikergai.

Sebastianen lehen lanak bildu egiten digu poetak bere sorkuntza-lanaz duen iritzia, jokaera, berezitasunak eta, era berean, hainbat adituk ere aitortu diotena. Beraz, pintzela modu trebean erabiltzen du ikerleak. Bigarrenean, idazleak bizitzaren aurrean duen jarrera poesiagintzan nola agertzen den erakutsiko digu. Era berean, bere idaztankera liburutik liburura nola aldatzen den.

Amaia Iturbidek azterketa hiru gunetara bideratu du: mezua, egitura eta estiloa. Emakumea, emea du gai, eta gai hori lantzeko eraikuntza arkitektoniko espiral baten antzera osatzen du liburua, jokoz beterik. Hizkera, berriz, hermetikoa, metalinguistikoa.

Jonek, azkenik agian barrokoena den liburua aztertzen du, orain arteko azkena, heldutasuneko lana, berriz ere egituraren garrantzia azpimarragarria, poetaren jakinduria eta lanaren osagarri, eta denen gainetik idazle humanista eta sentiberaren emaitza biribila.

Ondoriorik ez, bilduma lana eta azterketa, bide egokia irakurlea Juan Mari Handiaren poemak irakurtzera bultzatzeko

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak