« Antierromantizismoa | Itsasoaren legea »
Tuparen seme alabak / Jon Arretxe / Elkar, 1996
Errealitatea deskribatzeko begiak Iker Estala / Argia, 1997-04-13
“Munduaren hasieran ez zegoen jenderik. Tupak lurra populatzeko gizon bi aukeratu zituen…”, eta Tupak, hirugarren gizaki bati lurraren edertasuna munduan zehar zabaltzeko mezua eman zion.
Hitz hauekin jarrai zezakeen Jon Arretxeren azken liburuak. Oraingo honetan ere jakin izan du basauriarrak bere esperientziak gureganatzen. Bidaiari amorratua da bai, baina komunikatzailea ere bai.
Ez pentsa ordea Arretxek, Copacabana, Rio edo Recifera eramango gaituenik. Ez du Brasil topikorik erretratatzen. Horren ordez, garinpeiro urre biltzaileak, iparraldeko etorkin txiroak, indioak eta basapiztiak aurkituko dituzue liburuan, hauen bizimodua eta elkarbizitza.
Bertakoen erretratua lortzeko ordea, orrialde dexente irakurri beharko ditugu. Lehen pasarteetan Arretxek, Romerales turistak egingo lukeen antzera, ikuspegi orokorrak besterik ez dizkigu kontatzen, esateko asko izan eta, ez tokirik ezta denborarik izango ez balu bezala. Hala ere, liburuan barrena joan ahala, irakurleak, indio eta garinpeiroen esperientziak, bizimodua eta arazoak hurbil sentitzeko parada izango du.
Idazle askok izaten du ezagututako pertsonekin solidarizatzeko tentaldia. Jon Arretxek, eta guztiz eskertzekoa da, egoera azaldu besterik ez du egiten. Bere begien bitartez errealitatea ikusi bezala deskribatu eta balorazioak irakurleoi uzten dizkigu.
Beste bidaia liburu askok ez bezala Arretxek, Brasil aldera joateko irrika piztu du nere barnean. Hori da egin beharko dudana, joan eta nik neuk ezagutu, ez baitut liburuan argazki bakarra ikusi. Zergatik? Nik gustura hartuko nituzkeen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera