kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskal literaturaren historia txikia / Jon Kortazar / Erein, 1997

Argi bat kritikaren bide antzuan Ritxi Lizartza / Argia, 1997-03-23

Inor gutxi planteatzen ausartzen den bide bati ekin dio Jonek aspaldian, literaturaren kritikan eta ikerketan egiteke dauden hamaika hutsune planteatzeari alegia. Gaur egungo ikuspegitik bide berriak, proiektu berriak… haize garbia ekarri dio lau idazle handiren lanetan itsututa zegoen jenero honi.

Liburu honetan, datuak, datak, kopuruak, izenak, portzentajeak eta abarrekoak baztertu eta euskal literaturaren historia xehea eta kritikoa egiten du, bi ataletan banatuz: aho literatura eta literatura idatzia, biak XVI. mendetik (sorrera garai horretan kokatzen du) XIX. mende bitarte.

Argi asko erakusten du unibertsitatean eskolak ematen ohitua dela, lan mota hau oso didaktikoa baita: irakurterraza da, bibliografia interesgarri eta aberatsaren erabilpen eredugarria egiten du, eta zailena den urratsa ematen du, sintesi orekatua eta nere ustez normalean oso zuzena.

Oso modu labur eta zehatzean egiten digu ahoko euskal literaturaren genero txikien bilduma eta deskripzioa. Eta oso garrantzitsua da hau egitea, bai baitirudi gaur egungo sorkuntzari begira ez dagoen literatur kritikan dena esana dagoela; hala pentsatuta, irudi luke bere osotasunean azaletik baino sekula aztertuak izan ez diren kontuak berraipatu baizik ez dagoela egiterik. Baina Jon Kortazarren lanak ederki erakusten du kontu ugari dagoela esateko eta aztertzeko.

Ahozkotasunari ematen dion garrantzia, bere bokazio didaktikoa eta oso modu laburrean ematen duen informazio mordoa —ez datu solteak, azalpen bakoitza ulertarazten laguntzen duten oharrak baizik— dira, finean, lan honen muina. Beraz, arratsalde batean lor liteke gure literaturaren alde ezagun eta ezezagunen berri izatea, bere osotasunean eta objetibitate handiz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak