kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Arima penitentaren occupatione devotac / Jean de Tartas / Mensajero, 1996

Irakurketa merezi duen altxorra Ritxi Lizarza / Argia, 1997-02-16

Edizio honen paratzailea den Patxi Altunak esan digunez, 1672 urteaz geroztik ez da argitaratua izan liburu hau, ordukoa lehen argitalpena izaki. Beraz, kontuan harturik lantxo honen bi ale baino ez dituela aurkitu Altunak, ia-ia aurkikuntza modukotzat jo liteke Tartasen erlijio lan hau. “Onsa hilceco bidea” ezagunaren egile bera da zuberotar hau.

Sarreran aipatzen digun moduan, horren hedapen eskasa izan duen lan hau emateko era egokiena idatzia izan zen moduan ematea da, hots, here akatsekin eta grafia zaharrean.

Paratzailearen helburua liburu honen edizioa ematea da. Horrek esan nahi du ez dela ur handiko azterketetan abiatzen, baina testua bere osotasunean emateaz gain, ulergarria egingo duten oharrak eskaintzen dizkigu, hiztegiari dagozkionak, inprenta akatsei dagozkienak eta abar. Sarreran hainbat adibide aipatzen dizkigu, joskera kasu bereziak, hiztegi kontuak… benetako azterketa egitea merezi duela erakusten dutenak. Amaieran, bestalde, hainbat eranskin ematen dira: liburuan agertzen diren aditz laguntzaile guztien bilduma eta, gainera, ulergarriak izan ez daitezkeen hitzen zerrenda eta esanahia.

Ez dugu ahaztu behar testu hau erlijio lana dela. Jende gehiegik ez dio ekingo liburu honi bertan aurki dezakeelako penitentzia egiteko bidea, euskara mailan izugarrizko aukera delako zuberera zaharraren ezaugarriez ikasi eta gozatzeko.

Arueko erretorak idatziriko lan hau, beraz, oraindik ere argia ikusi ez duten beste asko bezala —batez ere zubereraz daudenak, hala nola eskuizkribu moduan gorderik dauden pastoral zaharren hamarnaka kaiera—, ez dira sartuak izan euskararen behin betiko hiztegia osatzeko prestatua izan den korpusean. Pozgarriak litzateke lan honen moduan, beste horiek guztiek ere argia ikustea.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak