« Nobela beltza, hamargarrenez | Kolorea eta marra »
Gure zinemaren historia petrala / Koldo Izagirre / Susa, 1996
Petral baina gozo Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1997-02-02
Ez dakigunaz hobe dela isiltzea esan zuen aspaldi filosofoak; gure artean, berriz, ohitura bihurtu da ez dakigun horrexetaz jardutea kalakan, eta bestelakoa da orain agindua: min ematen digunaz hobe da isiltzea.
Mingarria da euskaldunarentzat “gure” zinemaren gaia, ia izan ez denaren historia, amaigabeko zoritxarraren kronika. Estaliz gero zornatu egiten da ordea, eta argitara atera du Izagirrek gaia, beldurrik eta lotsarik gabe; petral, ezinbestean.
Ez du euskarazko zinemaren historia egin: bestela aski zukeen orri parea. Zinema eta Euskal Herria hartu ditu hizpide, adiera kultural eta lurraldezkoan, zabal, eta mende osoko historia soziologiko partikular bat osatu du, handik eta hemendik jasotako aipamenak josiz. Bikoitza da egilearen meritua. Batetik, dozenaka lekukotasun ezkutu agerian utzi ditu: bertsoak eta gidoiak, artikuluak eta pasadizo bitxiak, euskarazkoak ezezik, gaztelaniaz, frantsesez eta gaskoieraz jasoak ere bai. Bestetik, berriz, bere antzea erakutsi digu irudi horiek guztiak elkarren segidan itsasten, kolatzen, zinemagile batek ohi duen bezala fotograma solteak egoki paratzen azken muntaiarako.
Gazi-gozoa da liburua, petralkeriaz betea baita gure iragan hurbila: zinema mutuak erdalduntzea zekarrela-eta, haren kontra nola ziharduten mende hasierako abertzaleek, esaterako; edo subentzioa jasotzeko erdaraz errodaturiko filmearen kopia euskaldun nola-hala bikoiztua kajoi batean zelan lagatzen den: gerraurreko Azkona aitzindariek etxea hipotekatu eta galdu zuten beren filmea egitearren, eta ezagutzen ditut nik egun ere halatsu ibili direnak…
Pentsa zitekeenaren kontra, ez du zakar idatzi egileak; aitzitik, gozo jardun du, amoltsu, agian gaia aski tristea izan litekeelako berez; hala ere, bere ironia dotorea ez du inola ere ahaztu Izagirrek, eta ziri eder eta jostagarriek beste plazer bat emango diote irakurleari, inforrnazioaz gain bestelako balio anitz ere badituen liburuan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera