kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Azaro urrunetako intifadak / Garikoitz Berazaluze / Elkar, 1996

Mundua intifada bat dea? Itxaro Borda / Argia, 1997-01-12

Garikoitz Berasaluze, zarauztar poeta gaztearen lehen lanak eskutan hartzean senditzen dugu, Mattin marrazkilariak moldatu azaletik beretik arrisku larrian gaudela: alahaina, poesia bakoitza hitz-oldar bortitza da, puntu finalera heltzean bakarrik treguaren sinatzera behartua dena. Irakurketa denbora, galerna anarkikoa da, inseguritatea, ulermenaren begietan.

Kaiero bilduma estrenatzen du Garikoitz Berasaluzek “Azaro urruneIako intifadak” deitu liburu honekin, Elkar argitaletxearen egiturak baliatuz. Halatan behielako Lubaki banda-kideek badute hor eremu ireki bat, poesiak, narrazioak, ipuinak eta beste publikatzeko. Harkaitz Kaierok “kometitu” aitzin-solasean, agertzen digu nolako segida den Lubaki eta Kaieroren artean, baten bihotz desagertuan bermatzen dela bestearen bihar edo etziko sosegua. Kaierotarren inbasioaren ondorioz hamabi liburu ukanen ditugu laster aipagai. Desafiotik desafiora!

Hostorik hosto, Garikoitz Berasaluzeren olerki obrara itzuliz, bihotz taupadatsu eta luma deslokalizatua susmatzen da, itsas bazter ezagunetarik Europako hiri minbera zein pairatuetan zehar dabilkiguna: Sarajevo, Srebrenica, Grosny, Amsterdam eta nola ez Lisboa, guztiak erreferentzi gisa erabiliak naski. Hitzak barrikadetan nola harriak, hala botatzen ditu poetak, zentsu imediatotik urrun, zenbaitetan debaldetan, erran nahi haita zentsurik batere gabe, oldar-keinuaren edertasun hutsaren truke, amodioaren eta libertatearen mailukatzeko. Ez ote du ibai basatiak hain xuxen bere zentsua itsasoaren magal sakonean kausitzen?

Badira bakea ekartzen diguten poemarioak, gozoak, neguko gau hotzak hitzez berotzen dizkigutenak; alderantziz badira zenbait duda buruan sakatzen digutenak, irakurketa guda-bide zedarritzen digutenak: halakoxea da Garikoitzena.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak