kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bizi nizano munduan / Itxaro Borda / Susa, 1996

Mintzoaren odola Xabier Mendiguren / Argia, 1996-07-07

Amaia Ezpeldoi ikertzailearen bigarren abentura-liburua, gas-hodiari buruzko “Bakean ützi arte” haren ostean. Ezkongauean ihes egin zion emaztearen bila bidaliko du, hirurogei urte geroago, agure batek: bestalde, Asian egin eta Maulekoak balira bezala saltzen diren espartin-trafikoaz ere jakin nahi du. Kasu batek zein besteak Amikuze eta Donapaleu aldera eramango dute. Euskal Herriko ipar-iparreko mugara. Dena dela, detektibearen eta batez ere idazlearen interesa ez da horrenbeste kasu horiek argitzea, ezpada “hemengo jendeen ahosabaietarik, elurrak gesaltzean nola, ihes zabilzkidan —betiko ihes ote?— eleak” xerkatzea, euskara (eta herria bera) hilzorian dagoen tokiko jendeen lekukotasuna ematea. Bilaketa horretan zehar batekin eta bestearekin hitz eginen du, etengabeko solasaldian, barregarriak batzuk, lazgarriak besteak, azken buruan tristeak gehienak (“Je ne parle en basque qu’a mes dobermans!/ Gu ere txakurrekin bezik ez gira frantsesez ari!”).

Liburua tristea da, baina bizinahia dario, “Il faut aider le basque à mourrir de sa belle mort!” dioenari erantzuten dio, “trixturaren zamak inharrosi ugarlte hartan, funtsean, esperantxa lili zitekeen, gutien ustegabean”. “Odolaren mintzoa” idatzi eta kantatuta liluratu zituen asko Xalbadorrek; liluraren kontrako antidotoa da hau, mintzoaren odola, edo bestela esanda, ze urrun dauden Urepele eta Oragarre.

Elkarrizketak ahozko euskaran daude, laburdura guztiekin. Ohitu gabeko irakurleak “Haata-hunaat iiliaun eun guzian, akitiauken ba engoitik” ikustean, denbora pixka bat beharko du horren azpian “harat eta honat ibilia dun egun guztian, akitua duken ba engoitk” ulertzeko. Baina gimnasia pixkat eta borondate onarekin hori ere lor daiteke.

Istorioari ez zaio akatsik falta, egia esan. Baina hegoaldean sortu diren zenbait obra teknikaz perfektuagori gustura emango nieke honen adierazi-gogo eta indarra; ez naiz eduki eta formaren auzi zaharraz ari, baizik eta guztiaren azpian dagoen komunikazio-nahiaz. Itxarorengan konbultsiboa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak