kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zorotariko euskal hiztegia / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 1996

Mus emateko hobe Mikel Elorza / Argia, 1996-05-12

Literatura zer den esateko tenorean nekez harrapatuko nauzue, baina zenbait kasutan literatura zer ez den esatera ausartuko naiz. Hau bat.

“Kutsidazu”rekin liburudenda eta abarrak izugarri arrakastatsu bisitatu eta gero, obra minor batekin datorkigu. Dibertimentu koskorrarekin. Berak esana da ez duela obra honekin asmo handirik, eta liburua leituta autoreak esandakoa sinatu behar.

Hiztegia da obra. Euskarazko hitzak hartu eta gehienetan apur bat aldatuta (hasieran, tartean, amaieran) edo beste hitz batekin jolasa eginda, haien definizioa dator. Era guztietakoak dira sarrerak, eta gaiak ere bai. Umorezko klabe batetik eginda eta barre zeri egin beldurrik izan gabe, hitzen inguruko okurrentzia bitxiak dira asko. Dibertigarriak. Jolasak.

Nolanahi ere, eta hitzaurrean Joxerra Gartziak dioenarekin bat etorri gabe, jolasetik libururako pausoa handiegia iruditu zait. Ateraldi eta sarrera oso eder edo bitxien inguruan, arruntak eta grazia handirik gabekoak ere mordoska daude. Eta irakurketa erraza eta arina den arren, hasi eta jarraitzera ez du larregi gonbidatzen liburuak.

Egileak dibertituz eta gustura egin bide duen lanari beste era bateko irteera emango nioke, nahiz eta horrek ez duen esan nahi liburuek, liburu izateko, gutxienik “Tractasus”a bezain irmoak behar dutenik. Funts handixeagoa, ordea, bai nire ustez. Egunkari edo aldizkari batean atalka argitara zitekeen hiztegia, irakurlearen tartekako irribarrea probokatuz; edo antzeko zerbait. Literatur produktu bilakatzeraino, ordea… nahiz eta egia den inork ez duela esan hau literatura denik; hori agian neure aurriritzien fruitu baino ez da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak