kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Negu Gorriak - Ideia Zabaldu Tour 95 / Garbiñe Ubeda / Susa, 1995

Sinfonia koloretsua Mikel Elorza / Argia, 1996-03-24

Literaturari mugak ezartzea beste batzuk ezabatzea baino zailagoa izaki. ez naiz hasiko jenero-hausnarketetan murgiltzen. Negu Gorriak taldeak —musika baino zerbait gehiago, liburutik beretik isurtzen denez— Europan eginiko biraren kronika dakar Garbiñe Ubedaren lumak.

Eta bizia da inondik ere liburua, rock kontzertu bat legez. Baina ez da bateria-errepika aspergarri batera mugatzen, bizitasuna ez du abiaduran topatzen. Melodia akorde desberdinez janzten asmatzen du. Meriturik handiena hortxe topatu diot. Herriz herri kontzertuak eskaini, eta ikuskizun zabalagoen partaide izan, horixe beharko du bira batek funtsa. Eta hori kontatzen da, baina hori baino askoz gehiago ere bai. Lehenengo kontzertuak azaldu ondoren, ez da besteetan formulak errepikatzera mugatzen. Behin kontatu beharrekoa behin kontatzen du. Eta horren inguruan den guztiari erreparatzen dio narratzaileak. Bestea esana duelako.

Tokiak eta jendeak, mugida desberdinak azaltzen zaizkigu, liburuak ematen duen sakontasunean, baina bestelako notaz ere jantzita. Eguneroko xehetasun ttipiak, kantarien izaera erakusten duten detaileak. bazkaltze, lo-egite eta are arropa garbitzeak. Detaileak.

Musikako “izarrak” humanoak direla erakusle, humanoegiak ere badirela. Bira bat ez dela inorentzako pagotxa. Eta humanoei dagozkien harremanak garrantzitsuak direla. Ingurua, ingurukoek osatzen duten panorama ere zorrotz ageri du. Irakurleak ere lagunak egiten ditu.

Hori guztia, gainera, txukun idatzi eta kontatua. Horra bigarren meritua. Kronikari estilo aldetiko xarma erantsi dio, irakurlea harrapatuz. Elkarrizketei bizitasuna emanez, eta giroa erraz marraztuz.

Horri guztiari argazkiez ongi hornitutako edizioa eransten bazaio, sailkatzen zaila den liburu atsegin eta oso interesgarri baten aurrean garela esan nahi du.

Hutsune bat: Italia eta Alemaniako pasarteetan, liburuaren hasieran lortzen den erritmoa apur bat galtzen da atzenean. Birak asko nekatu balu bezala, sintetikoegiak dira azken kapituluak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak