kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskal itzulpengintzaren historia laburra / Xabier Mendiguren Bereziartu / Elkar, 1995

Itzulpengintzaren apologia praktiko-didaktikoa Ritxi Lizartza / Argia, 1996-02-04

Edonork pentsa dezake historia laburra izan duela itzulpengintzak gurean, baina lau mendeko tradizioa duela gogoratzea nahikoa da —dakigula, euskaraz idatzi den bigarren liburua Leizarragak Liburu Santuaz egin zuen protestanteentzako itzulpena da— euskal itzulpengintza ez dugula batere ezagutzen konturatzeko.

Bide hori aukeratu zuen Mendiguren Bereziartuk honako lana burutzea otu zitzaionean, euskaraz itzulpelgintzak izan duen bilakaeraren azterketa egiten, baina beti ere testuingurua ere kontuan hartuz, hots, euskal itzultzaileen lana Europako itzultzaile eta korronteen harian aztertuz.

Lehenik eta behin, eta beste hizkuntzetan egindako lanen erreferentzia bidelagun, euskal itzulpengintza arokatu egiten du, Leizarragarekin hasi eta gaur egun arteko lanak bost garaitan banatuz, modu xumean, eta irakasle-sena bere asmo didaktikoan nabarmen erakutsiz.

Informazio hori guztiaren bilketa konparatibo sistematikoa oso modu apalean egiten du, eta gehiena ezaguna bada ere, azterketa kronologikoa oso baliagarria da. Era berean, Mendigurenen osoko ikuspegiari esker —zehazki jakinez aro eta itzultzaile bakoitzaren ekarriaren garrantzia zein den—, ihes egiten dio euskaraz itzultzaile izan diren eta direnen zerrendatze hutsaren arriskuari eta eragina izan duten korronte nagusiei eta eskola sortu dutenei ematen die garrantzia.

Informazio berria, orain arte aztertu gabe zegoen bostgarren aroa edo 70. hamarkadatik honakoa lantzen ematen digu, hizkuntza eta itzulpen mailako eredu-bilaketan murgildurik. Gainera, bere iritzi kualifikatuaren arabera etorkizunean heldu beharreko proiektuei begirada bat ematen die, interpretaritzaz ere hitz batzuk esan eta hitzatze apologetiko baten ondoren, bibliografia zabal eta zehatz batekin amaitzen du lan hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak