kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zoazte hemendik! / Patri Urkizu / Susa, 1995

Oroimenean arakatzen Mikel Elorza / Argia, 1995-11-12

1936ko Santa Krutzetatik hasi eta 1940ko iraila bitarteko epean murgildu da Patri Urkizu, fikzionatzen zailtasun handirik gabe, bere aitak Espainiako Gerran ibilitako bide eta pasadizioak baititu kontagai.

Ezin ihesi baten kronika dela, esan daiteke, “Zoazte hemendik”. Herri euskaldun txiki bateko abertzale ezagunak, gerraren lehertzeak etxea utzi eta desterrura daramatza protagonistak. Gerraz inguraturik, Ipar Euskal Herrian aurkituko dute, azkenean, aterbea. Baina ez lasaitasuna. Mugaz bestaldera ere mugimendu etengabean, etxetik urrun eta baldintza zailetan. Etxera itzultzeko asmoz baina ezinean, derrota eta ezintasun handi baten kronika da oroimenezko ariketa ere baden liburu hau.

Aitaren gerra garaiko pasadizoen kontaketa oroimenari, Patri berarenari, eta hein berean herri batenari, hautsa kentzeko ariketa da. Historia handia osatzen duten milaka istorio txiki horietako batzuen kronika. Kronika, beraz, eleberria baino areago; gerra eta ihesaren pasadizoen gainetik giro bat islatu eta irudikatzen egin du Urkizuk asmaketarik handiena. Giroa, gainera, barnekoa bezainbeste kanpokoa. Ipar Euskal Herrira erbesteratutakoen lehenengo bizipenek, liburuan toki handixea hartzen dutenek, gordin eta gogor erakusten dute orduko —eta ziurrenik oraingo— deserriratuen bizimodua. Patricio Urkizu protagonista, bestalde, une horietan erakusten zaigu garbien, barrenekoak orduan susmatzen dizkiogu errazen.

Liburuak, nolanahi ere, ez du giroaren edo protagonisten analisi sikologiko bat egitera jotzen, eta beharbada hortxe du kronika izatetik eleberri sendoagoa izatera iristeko gainditu beharreko muga, gainditzen ez duena.

Hizkuntzaren aldetik egindako aukera da eskertzekoa, protagonistek bere garaian usatzen zuten mintzaira baitario liburuko hizkerari, deskribitzen dizkigun ingurunearen mugetan ongi sartzen dena, eta hainbat gipuzkoarri gipuzkerak izan badituen aldagai batzuk ezagutzeko baliozkoa izango zaiena.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak