kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Neskazar / Amantxi / Aterako gera / Biozberak / Toribio Alzaga / Sendoa, 1994

Gure klasiko handi bat Iñaki Murua / Argia, 1995-05-07

Nazio bateko antzerki-idazle klasikoak, komediagile oparoak aipatzeko eskatuz gero, burura datozkigunak Moliere, Lope de Vega, Shakespeare eta horrelakoak dira. Eta euskaraz? Bat aukeratu beharko banu, Toribio Alzaga. Beste horien parean jartzeko modukoa ote da ordea? Ez dakit; seguru asko ez, baina gure literatura —gure historia bezala— eskasa eta pobrea izanik ere, horixe da dugun bakarra. Gutxien-gutxienik ezagutu egin heharko genuke eta, Alzagaren kasuan behintzat ziur nago, ezagutu ostean maitatu ere egingo dugu.

Izan ere, klasiko honek ez du zerikusirik euskal literaturako apaiz eta katixima zerrenda luzearekin: Toribio Alzaga kaletar soila zen, eta bere antzerkia, berriz, alai, jostalari eta dibertigarria. Hogeita hamarren hat obra idatzi zituen bere aldian. Bildumatxo honetan aurkezten zaizkigun laurek bitarte hori dena betetzen dute.

Alzaga ez zen izan antzerkigile hutsa, teatro gizon oso-osoa baizik. Antzertiak behar dituen alderdi guztiak beregan biltzen zituela esan liteke, teatrotik eta teatrorako bizi izan baitzen. Euskal antzertiaren historia laburrean, Donostian 2. karlistadaren ondoren sortu eta 1936ko gerra arte iraun zuen mugimendua dugu, izatekotan, gure “urrezko” aro bakarra, eta mugimendu horren bizkarrezurra da Alzaga.

Idazleen artean-eta, ohitura zabaldua da Donostiari burla eta mesprezioa egitea, gipuzkerari leporatzea euskararen gaitz guztien errua. Donostiarrek ez dute nire defentsaren beharrik baina, esan dezadan halere, beste hainbatetan errepikatua: hizkuntzaren alde zerbait egiten duenak ez du besteak gutxiago edo ezer ez egitearen erantzukizunik. Nahiko nuke nik, gipuzkeraz hainbat liburu —edo gehiago— egin balitz beste euskalkietan; Donostian adina lan —eta gehiago— argitaratuko balitz beste euskal hiriburuetan; eta nahiko nuke halaber Alzagaren garaian bezain bizia balitz gaurko donostiarren hizkuntza.

Beste egile donostiar batzuen lanak ere kaleratuko omen ditu aurki Auspoa Liburutegiak. Aita Zabalak ohi duen txukuntasunarekin. Orain, jendeak irakurtzea besterik ez da falta; irakurtzea eta, horretara animatuz gero, antzeztea. Hala biz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak