kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Nerea eta biok / Laura Mintegi / Txalaparta, 1994

Nerea inexistentea da, zorigaitzez Itxaro Borda / Argia, 1995-03-26

Nobelako Isabel pertsonaia, bestalde unibertsitateko erakasle dena, oso bakartia da. Preso dagoen Nerea ikaslearekin gutunez ihardutea agitzen zaio. Ikasle izaiteaz gain konfidente bihurtzen da, bizi-minez okitua den Isabelentzat. Barne botza. Kontzientzia. Emeki emeki, bien arteko harremana amodioz jantziko da baina, Nerea aske geratzen delarik oihartzun gabetzen. Eta Isabelen tristura, trahitu sendimendua, herra, galbidea, onhartzen ez duelako preso zegoenaren egunen goxatzeko hainbeste indar egin ondoan honek kasurik ez ematea.

Idazleak dioenez, ez da emazteetaz idatzi nobela bat, ez da presoei buruzkoa, ez da bi emakumeen arteko maitasuna: zer da orduan? Orohar, Isabel kondatzen duen nobela da, haren bi haurren eta Luis senar joanaren inguruan biribilkatzen dena eta agian “Luis eta biok” titulua egokiagoa zukeen. Hostoz-hosto Luisen dolua dakar Laura Mintegiren nobelak, emazteak eta kartzela aitzaki, mirail gisa xoilik erabiliak diren heinean.

Halere, bere mila frustrazioekin, nobelak ontsa erakusten digu oso zaila dela presondegietan dauden 634 euskaldunen egoeraz hitzegitea, fikzio batean no (wo)man’s land anker eta errealean direnak aipatzea: presondegia parentesis kolektiboa ere bada, zulo beltz erraldoia gure jendartean bezala, beste ainitzetan. Zuloaren argitzeko ongi zatekeen menturaz Nerearen ahotsa bereber piskat gehixeago entzutearen ahaltzea. Nerea inexistentea da zorigaitzez.

Mintegiren idatz-moldea arras funtzionalak dudari toki guti uzten dio.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak