« Aurrejuzkuak hausteko | Idatz-olhetan »
Sakoneta / Juan Luis Zabala / Susa, 1994
Hamaika grina Itxaro Borda / Argia, 1995-01-29
Hamar urteko epean idatzi omen ditu Juan Luis Zahalak “Sakoneta” honetan bilduak diren ipuinak: urtean ipuin bat baino doidoia gehiago. Hitzetik hitzera senditzen da ontze luze eta hurriaren bilakaera, ixiltasunaren hotsaren mugetan. Ipuinen gaiak ugariak dira, baina hiru taldetan bana ditzazkegu: idatziaren presentzia, literatura edo kasetalaritza; zahartzaroa, hots denboraren iragaite minbera eta kirola azkenik, txirrindularitza partikulazki. Gure atsegin osorako hamaika mundu azaltzen dira Sakonetan berean.
Ez du jendarte edo zozietatearen kritika alderatekorik eskaintzen Juan Luis Zabalak. Alderantziz, eguneroko bizitzako detaileak metatuz, ipuinen beharraren arabera ordenatuz, sailkatuz honen barne mekanismo zenbaitetan zinikoak agerian uzten ditu, eztitasun frango eta ironia apurrarekin. Xehetasunaren izkribatzailea da agian Juan Luis Zabala, ornitologo itsua menturaz; behintzat hala ohitu gaitu liburuz-liburu.
Hiru gai taldeak molde desberdinez heltzen zaizkigu: adiskide batek besteai igorri gutun gisa, egunkari personal moduan, texto zahar azterketa bidez edo xinpleki orroitzapenak papereratuz. Dena dela araz edo moldez, bizitzea da lerratzen hostoetan behera, idazlearen gostuen eta phobien hildotik. Sakonetatik ilkitzen diren pertsonaiek ez dute nehor hiltzen, ordea bai solasaren haritik, heriotz xume mila jasaiten.
Juan Luis Zabalaren kontakizunak nonbait hasten dira, eta ondarrean idazleak pertsonaiak libre uzten ditu, ixtoriaren gune diferent batetan abandonatuz, pertsonaien, idazlearen eta irakurlearen bideak momento batez bereizten balira bezala. Egiazko bidaietan nola. Sakoneta ondartzan barna.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera