kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Manual devotio gabekoa / Tere Irastortza / Pamiela, 1994

Ixiltasun eske Itxaro Borda / Argia, 1994-12-16

Sei urte kasik deus argitara eman gabe egon ondoan, Tere Irastortzak “Manual devotio gabekoa edo ibilgaiuetan erabiltzeco escu-liburua” tituloko poema bilduma plazaratzen digu, Pamiela Iruñeako etxearen gerizapean. Ixiltasunaren tentzazioneak eta mintza beharrak mugatu eraeremuan idazten duela Tere Irastortzak erran genezake, eta hau here 1980ko Gabeziaketik orain arte egia dela.

“Inor ez dago liburu bat idaztera behartuta” eta “Inor ez dago —hitz mutuak— irakurtzera behartuta” abisu birekin hasten da bilduma berria. Beste aintzineko lanei konparatuz, manual honetako poesia borroka-poesia da. Ez borroka egunero ulertzen dugun eran, baizik eta barne-borroka latz baten mirail edo ispilu. Horregatik izango da bilduma hau garrantzitsua Tere Irastortzaren poeta-bilakareran.

Zaldibiako olerkariaren hitzak goizero harritzen dira bizirik agitzeaz, harritzen ere liburuaren azken orrrialderaino obra bat osatzeaz. Ahots bakartia gauaren minean altzatzean bezala. Zuzenka, hostoz-hosto jendarteko edo jendeekilako harremanak dira aipagai, molde etsitu eta samur batean zenbaitetan edo manera salakarian nola gerta. Haserrea agertzen da solasen arteketarik, amodioa berdinki. Mundu daldarti eta ikarati bat orohar.

Tere Irastortzak beti hitz berak erabiltzen ditu, edukia aldatzen duelarik, nekez adierazten diren segunduen idazteko: “Ihardunak egin gaitu bakartasunaren ekile eta tartea sumina da”. Olerkaria minbera da, sinestea are galduago zaio, iraupenean izkribatzea suten erretzea —infernua ote?— dela azpimarratzen duelarik. Ordea bildumak iduri du indarrez “kometitua”, behar edo galde hurbil bati egin ihardespena. Sekulan ez da poetaren elea, inguruaren gordinari hain loturik egon.

Munduaren mila herotsen erditik, entzuten dugu ia olerkariaren auhena? Olerkariak ohoreari eta derrigorrez irakurtua izateari uko egiten dio, baina nolazpait hargatik, irakurria izatea gustatuko litzaioke. Ixiltasuna hautsiz bermatzen den botza, kontzientzia partekatuaren eta zatikatuaren botza dela susmatzen duelako/dugulako. Liburu bakoitzak, ixiltasunaren menturaren haur izanagatik bidea zilatzen du. Hitz bilakatuz leitzen dutenentzat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak