kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kutsidazu Bidea, Ixabel / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 1994

Hasi, eta ezin geroko utzi! Ritxi Lizartza / Argia, 1994-10-02

Asteburua datorrela era zer egingo duzun ez dakizula? Ordu pare baterako proposamena egingo dizut. Liburudendara joan eta liburu hau eskatu lehenhailehen.

Ez da berria Sagastizahal jauna literaturan. 1986an lehen lana (umeentzako ipuin-bilduma) argitaratu zuenetik kontakizun laburrak jorratu ditu.

Oraingoan ere ipuin luzetzat har daiteke honako hau, baina nire ustez gainerakoen mailatik zenbait argi-urtera dago (ezta, Juanma?). Hemeretzi urte izan eta euskara ikasteko uda batean Alkiza aldera baserri batera ikastera joaten den gazte baten barne bakarrizketa azaltzen digu. Hau hamaika modutan egin liteke, baina txunditu egiten gaituzte Joxeanek aukeraturiko tonuak eta estiloak. Nola egin ipuin erraz eta ulergarri bat baina edozein barrez lehertzen hankaz gora jar dezakeena. Hona Sagastizabal jaunaren meritua.

Irakurleen artean, zein ez da Juanma bezain kaletarra sentitu, zein ez da Ixabelez itsu-itsu maitemindu? Euskara ikasleen aurrean, zein ez da Juanma bezain txinatar sentitu?

Agian zail izango da egoera bakoitzari buelta eman eta txistea atera diezaiokeen eleberria idaztea eta apika nekagarri bihur daiteke. Baina hori ez da hemen gertatzen: ipuinlanetan trebea da eibartarra, ederki dio harturik neurria.

Erritmo bizia, konparazio barregarriak, amore zuzena… ez dakit zein den lantxo honen arrakastaren giltza, baina literatur maila zailenetara igotzeko asmorik ez duen lan honetako giroak irakurlea irentsi egiten du, literaturaren magia bete-betean gertatzen baita. Beraz, irakurtzen hasten bazara, ez egin planik lagunekin.

Ah! Azkenik, alde egizu moralejak edo inolako ondorioak ateratzetik. Amaieran pena bakarra sentituko duzu, zinema hatean dolby-systemez inguratu zaituen filme zoragarri batetik ateratzea bezala, ordu pare batez bizi izan duzun mundu batetik amaierak bortizki kalera botatzen zaitu eta.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak