kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Loitzu herrian uda partean / Luis Mari Mujika / Erein, 1993

Atzo eta egun Itxaro Borda / Argia, 1994-07-24

Luis Mari Mujika lizartzatarraren lehen nobelak osatzen du, azken denbora hauetan, Euskal herrian hedatzen ari den kondakizunen Espainiako gerla zibil garaian kokatzeko joera. Zehazkiago, eta Edorta Jimenezen nobela ahantzi gabe, “Loitzu herrian uda partean” izeneko elaberriak, Ereinen eskutik, Joan Mari Irigoienen “Consummatum est” delakoaren koropilo askatze egun bera dauka: 1936ko uztailaren 18a iria.

Loitzu, dirudienez, hemengo herri txiki bat da, eta bertan bi familiaren arteko gatazka sakon bat dago, lehia moldeko zerbait, gerla zibilaren has bezperan. Iraetarren pertsonaia nagusia den Txominen bizkar lerratzen da ixtorioa, Murruatar Jenaroren boterea kolokan jarri baitu hil ala biziko desafiozko idi-proba baten karietara. Hortik hara, gorrotoa edo herra hazten da, Txominen erahilketa iragarria agitu arte, hain zuzen, soldado nazionalistak Loitzun sartzean gertatzen den nahasmenduan.

Asunek munduratu duen Txominen semea, zenbait urte berantago, kartzelan dago eta trenezko traslado batean ihes egiten saiatzen da. Eneko ere herioak harrapatzen du, herioak herriaren alde. Idazleak, kapitulu nagusien artean Enekoren zorigaitza kurtsibetan azaldu arren, erakutsi nahi digu, katea ez dela eten, baina atzo bezala egun ere heriotza dela katemutur.

Aipagarria ditake Luis Maria Mujikak nobela honetan erabiltzen duen hizkuntza: euskara xehea, zehatza, jakituna, aberatsa, larrazken usaina dakarrena agian eta aldi berean bihurria, hertsia, xauxuna, hatsartzea zilegitzen ez duena.

Hondarrean, idazle bakoitzak bere moduan eta here hitzekin, Espainiako gerla zibilari buruzko pentsamendukatzea darama. Honen krudelkeriak papereratzean egungo denborak jujatzeko bezala, eta behin berriro frogatzeko gatazkaren erroak beti berdinak direla, zuhaitzaren hostaila udaberri oroz aldatuagatik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak