kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Azken fusila / Edorta Jimenez / Susa, 1993

Gaixo Onofre! Itxaro Borda / Argia, 1994-05-01

“Atoiuntzia”z geroztik aldiro, Edorta Jimenezek errealitatearen xarmaz imaginaturik diren itsasadar miresgarrietara eramaiten gaitu. Ohitura bihurtu zaigu jadanik Gernikatik goiti doan bidean barna nolazpait Bilboraino heltzea. Mundaka inguratzen duten eta ostatuz ostatu doi bat ezagutzen ditugun herrietan kokatzen da Susaren eskutik datorkigun “Azken fusila” hau. Trabailu bortxatuetara kondenatu Espainiako Gerla Zibileko presoek zilatzen duten tunelaren saihetsetik iragaiten da Bermeora eta preseski Gaztelugatxera daraman errepide nagusia.

Gerla, tren, amodio eta beldur ixtorioa da “Azken fusila”, eta Edorta jimenezi ez zaio ahal ukatzen elaberriak erritmo bizian akulatzeko duen trebezia nahiz osagarria. Hain zuzen kondaketaren abiadurak eta itsasgatz pindar usainak gaitu erakartzen nobela honetan. Onofre, pertsonaia printzipala, gizon lotsatia, karana, garai ilun haietako behar den bezalakoa eta behar den bezala ezkondua, marinela, untzi bakartiaren gisa gerlaondo nahasi hartako zurrunbiloen olatu kexatuetan kulunkan dabil errepresioaren beldurraren eta makisen dauden bere adiskideek lagundu beharraren artean. Orrialdez orrialde irakurleak nahi lioke —idazleak ez baitu egin— Onofreri eskukaldi bat eman, dituen izuetarik eta atekagaitzetarik atera dadin. Ordea, irakurlearen indarrak beti deialdetan dira.

Gaiaren aldetik, harrigarria zaigu usu, haurrideak haurrideen kontra altxatu dituen Gerla Zibil horren ondorioetaz euskarazko hain idazkin gutiren aurkitzea. Noski, liburuetan ardura erreferentziak kausitzen dira, baina 1940tik 1955a arteko garaiaz balia xoilik Julio Llamazaresen eta Andolin Eguzkitzaren “Urkidian zehar” atzeman ditugu eta hauek erakutsi digute min zaharraren katea ez dela oraindik eten. Makisa bestelakoak izan arren erresistentziaren lekua hautak direla engoitik.

Bakioko txakolina bezain txinpartatsu irauten duen bizkaitarrez izkribaturik dira gainera Onofre gaixoaren miseriak eta zorionak. Bizkaitar euskalkia makis bat gehiago al da?

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak