« Maisu lana | Eztabaidaren zain »
Consummatum est / Joan Mari Irigoien / Elkar, 1993
Europaren funtsa Itxaro Borda / Argia, 1994-03-27
Inguratzen gaituzten erdaretan iduritzen zaigu jadanik dotzena bat aldiz irakurri ditugula “Consummatun est” nobelako ixtorioak. Gorrotoz eta ametsez hazten diren pertsonaien tragediak ezagun ditugu, baina hala ere, liburuan aintzina goaz sorpresa askatzale baten bila bezala, edo Diego Heredia gaizoak nolabaiteko barne-bakea aurkituko duelako esperantzarekin. Bukatzean noski, ez dago sorpresarik, dena aurretik plantaturik baitabil, alphak eta omegak ez baitiote idazlearen luma trebeari ihesik egiten.
Bi mundu dira, biak elkarretarik urrun, bi fantasma-eremu krudel, erdiaroko gaztelu sorgindu batetan kuskatzen eta frakasatzen direnak. Espainiako Gerla Zibilaren hastapenean. Gadea burges serora bat da, alemana jatorriz. Diego aldiz tropa nazionalisten buru izaitea lortzen duen ikazkin espainiar baten semea, eta bi destinuak hein batean herra, salaketa mendeku nahiak kudeatzen ditu. Bi klase sozial hauen destinuak juntatzeaz gain, “Consummatum est” nobelan, Europan hain barnaki sarturik den Europa zentralaren eta Europa meridionalaren arteko borroka agertzen da, bat dela oso zibilizatua, goi mailako filosofoen sort-unea, bestea alderantziz basakeria eta indarkeria kontrolagaitzaren lurra. Halatan, ustegabean mitoen ildotik, Europan dagoen dikotomia sozioekonomikoaren lekuko jiten zaigu Joan Mari Irigoienen elaberria. Ipar europearren desir sekretua beste behin literaturan egiaztatzen da: meridional guneen bortizkeriaren pean, ber denboran suntsitzen da meridional aldea eta Europa zibilizatua. Aspaldiko beldurra.
Liburuan ederki azaltzen den eran, Europa desiraren eta lotsaren gainean finkatua da, eta bizkitartean Europa erdi batek, beste erdia pentsamenduaren eta arrazoinaren bortitzaz plegarazi gei du. Guk, hegoaldeko europearrok —zona turistikoa izatez— kasik urtero froga dezakegu iparreko europearren superioritatea eta dirudienez gure fagozitatzeko —nola Gadeak— prest dira beren biziak eta interesak sakrifikatzera.
Agian Joan Mari Irigoienek ez du horrelako helburu “politikorik” ukan liburua idazterakoan, ongiaren eta gaizkiaren ardatzaz balia literatura hutsa “kometitu” gogo zuen, baina irakurleak liburuan bermatzen diren Europaren oinarrizko estereotipoak aurkitzen baldin baditu ez dea liburuaren osagarria?
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Aiora Sampedro
Badena dena da
Patxi Zabaleta
Amaia Serrano Mariezkurrena
Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
Estibalitz Ezkerra
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
Alex Uriarte
L.A.A.
Maixa Zugasti
Ibon Egaña
Duchampen inguma
Eric Dicharry
Javier Rojo
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo