kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Atari ahantziak / Aurelia Arkotxa / Pamiela, 1993

Carpaccio Iruñean Itxaro Borda / Argia, 1994-03-06

Bizitzea higatzea baino ez dela badakigu. Oroitzea neke da. Alta, Aurelia Arkotxak, Hendaian bizi den baigorritarrak, “Maiatz” aldizkaria jasta eman poema zenbaiter erantsi ditu, giltzapean gorderik zeuzkanak, oroitzaren zutabearen bermatzeko, “Atari ahantziak” izeneko olerki bilduma berrian. Bere lehen olerki bilduman, funtsean. Ondorioa eztitasunez bezain mikaztasunez beztiturik datorkigu, hitzetik hitzera, memoria zihikatzen baitute, Aurelia Arkotxaren poesi bakoitzek. Itsas ertzeko aireak balakatu ele-sailek, gure negu garratza gozatzen dutela erran dezagun segidan.

Hitz laxoz edo kopla antzekoetan, Aurelia Arkotxaren olerkiak, jendearen bakuntasunetik, kolektibitateak jasaiten dituen minen salatzera iragaiten dira, zozietatearen eta jendearen artean, aipatzen den muga hertsirik ez bailegon. Memoria orokorrari hainbat odol ttantta lehor eskaintzen dizkio Aurelia Arkotxak, “Atari ahantziak” honetan. Olerki baten adibidea emaitearren, “Hiroxima lorez estail zen”, haren baitan biltzen diren Hiroshimaren, Gernikaren, eta Martxoaren 1 batez Hendaian gertatu GALen atentatuaren “barbaritateak” juntatzen ditu idazleak, olerki trinko, hatsanga, gaitz baten sortzeko. Indarrezko oroitza.

Koloreen garrantziak, udako zepia kolore zirenen nostalgiaz, soinuen bete-beharra, ingurumenak, Nafarroatik Italiaraino hedatzen direlarik, “Atari ahantziak” berezia da, hirien, gauen, gizonen eta haurren amodioz beterik. Olerkariak, zernahi gisaz, erakutsi gei digu, bizitzeak bere jarraipen krudela baduela, eta irautea komeni dela, ororen gainetik.

Carpacciok, Iruñea otsaileko elurpean tindatuko zuena, garai haietan, Nafarroa suntsituko hiriburuan agitu izan balitz? Segurki, guri, Aurelia Arkotxaren pentsamendu poetikoaren hildotik, atari ahantzienak ireki zaizkigula, amoltsuki, eztiki, zauriak agerian utziz. Sendatzeko manera poesia dea?

Ez egon atarietan, aintzina bada…

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak