kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zubi madarikatua / Jean Baptiste Etxarren-Lohigorri / Pamiela, 1993

Auritzeko zubia… Itxaro Borda / Argia, 1994-01-30

“Zubi madarikatua” elaberriaren bitartez, Jean Baptiste Etxarren-Lohigorri garaztar idazleak Auritze, Ibañeta mendi-maldan kasik lotan dagoen herriari bere obra eskaintzen diola erran genezake. Laminak dira, ixtorioaren abiapuntu nagusiak, eta memoria antzuetarik elkitzen dute Auritze, zuhiaren eraikitzearen fantasia dela medio. Gaurko errealitatea, xortaka ixurtzen da nobelako hostoetan, mila begi keinuren moldean. Hitz batez, hara non irrazionala Auritzeri jaukitzen zaiola, eta egunerokoa ez dela atzokoaren parekoa. Irrazionala zein heinetaraino onartzen duen jendeak agertzen du Etxarren-Lohigorriren nobelako kondalariak.

“Lehen Urbian”eko trama orekatua zen, eta “Zubi madarikatua” aldiz, desorekaren goraipamena baino ez da. Euskal jendartea betidanik izitarazten duen desorekaren salaketa bat gehiago ote honako liburu hau? Beude galdeak galde, eta ikus dezagun, lanean zehar altxatzen zaigun Nafarroa, bere plazer eta fobia guneetan tilingaturik, Zubia baino, Auritze dela nobelako pertsonaia bekaitza azpimarratzeko. Jendeen arteko aharrak lagun, laminen oparia. Itoizko urtegi polemikatsuan itorik bukatzen da.

Izkribatzaleak ongi erakusten digu, ez garela ez kolektiboki ez eta bakarki gai, hits izan arren hain razional eta koertzitibo eraiki dugun munduan irrazionalaren banpez sartzearen baietseko, sineskaitzak garela, utopiak ez duela gehiago gure naturan partzuergorik. Manera batez ere, podereek debekatzen digutela utopiazale ihardutea.

Bukatzeko erantsiko dugu, atseginez harrapatu ditugula Nafarroako eta Garaziko hitzak poetikoki jarriak nobelan barna. Eta ideia bat, irakurtzeko adinean diren Garaziko, Ortzaizeko, Bunuzeko edo Donapaleuko ikastolako haurrer luzatzeko lan hau presenta ona izan daitekeela. Utopiak iraun dezan…

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak