kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Errekarteko koadernoa / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2001

Kontaerari eutsiz Javier Rojo / El Correo, 2001-10-31

Xabier Mendiguren Elizegi nostalgiaren eta malenkoniaren amaraunean harrapatuta geratu da “Errekarteko koadernoa” idazterakoan. Izan ere, liburu hau oroitzapen-liburua omen da eta bertan aitonaren irudia berreskuratuz inguratzen duen munduan azken hogeita hamar urteetan zer-nolako aldaketak gertatu diren azaltzen saiatzen da. Desagertu den bizimodu baten kronika sentimentala egiten du idazleak, erreferentzia pertsonalak oinarritzat hartuta. Dena dela, aitonaren irudia berreskuratzean eta bizimoduen aldaketak azaltzean, liburuaren hasierako asmoak diruditen osagaiak erabiltzean alegia, gehiago iruditu zait aitzakia moduko zerbait dagoela. Idazleak askotan bestelako gauzez ere idazten baitu, adibidez, irakurtzen dituen liburuez, eta, harrigarriena dena, idazten ari den liburua bera behin baino gehiagotan du mintzagai. Liburuaren atal asko, beraz, zeharo tautologikoak dira. Eta gaiak gaia ekarriko balu bezala, gai nagusiarekin batere zerikusirik ez dutenak ere aipatzen ditu. Idazleak, antza, ezinbestekoa du zerbait kontatzea, edozer, garrantzitsuena hitz jarioa mantentzea baita, mezua, koherentzia eta honelako gauzak bigarren planoan utzita. Xerezaderen konplexua deitu izan denak jo du honetan idazlea.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak