kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Azalpenak eta beste. 1932 / Esteban Urkiaga Lauaxeta / Euskal Editoreen Elkartea, 1991

Bizkaia maitea (III) Itxaro Borda / Argia, 1993-06-13

Hürrüneko hiriko gaüetan amets egiten günüan kaiertze hotz eta zurpailetan, arrapikatzen güntüala Lauaxetaren hitzak: “Zer dodan eztakit, baña gexo nago: gorputza aul daukot…”. Ordü haietako mina poesiaz artatzen günüan. Berantago, ordea, Eüskal Editoreen Elkarteak agertü Lauaxetaren “Azalpenak eta beste… 1932” izeneko artikülü bildüma esküalatü günüan, eta Mauleko Baratze Publikoaren freskuran irakurri.

Antzerki eta olerki idazle gisa, parerik ez züan Esteban Urkiagak. Kronikagile moduan ez da, gure artean, hain ezagüna. Alta, 1932tik 1935eala, EAJren “Euzkadi” izparringian, kasik egünoroz, bere zütabea betetzen züan. Gerla zibilaren hatsarrean, Intendentziako Komandante izentatü züenean, lüma baztertü züan. Agurtzane Mallona Legarretak eskentzen deigün aitzin-solasean, xehetarzün haboro kausitzen ahal dügü Lauaxetari bürüz. 1937ko arramaiatzaren 25eko Gasteizko goiza orano orit ditake heriotzaren müsika latzaz.

“Azalpenak…” hontan, Lauaxetaren interes güne nausiak agertzen zaizgü: erlijionea, herri-jakintza, eüskal eta nazioarteko politika, Mungia, literatüra, erakasküntza… Garai haietan, Euzkadi sortzen ari ziren, eta Lauaxetak, abertzalentako izkribatzen züan, oso helbürü pedagogiko batez, lekü frankotan entzün zitakean bizkaitar “plañan”. Audela, kazetalari lan llabürrak izan arren, hortakoz beharrezko den ulergarritarzüna zaintzez, eüskararen aberasle ere elkitzen zaigü Lauaxeta, bere izkribüak, neologismoz hantzen zütüalarik: artikülü bakotxak hitz berri andana bat dakarkigü… Hunkigarria da zinez, Lauaxetak eüskararen gan züan fedea.

Stephanus Urquiaga-Lauaxeta, bere olerkietan, sentimental baten ütxüraz maitatzen günüan, eta “Azalpenak…” hotan, begi-beharriak mündüari idekiak zütüan gizon bat kürütxatzeko parada dügü, hoilaz-hoila. Berak süstatü ikastoletako andereñoen manerako ümiltarzünez betea zen Lauaxeta.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak