kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Begi-niniaren poemak / Juan Kruz Igerabide / Erein, 1992

Poesia ate joka Patxi Zubizarreta / Argia, 1993-01-10

Badu haikuak unibertsoarekiko halako ikuskera panteista eta irrazionala, halako haurtasun eta leuntasuna, halako laburtasun eta intentsitatea, lehen unetik bertatik liluratu, xaramelatu eta gatibatu egiten gaituena. Halaxe gertatu zitzaigun Igelan argitaratu “Lau bidaia” liburuan Matsuo Basho ezagutu genuenean, edota Sarriren “Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak” hartan zenbait haiku itzulirik irakurri genituenean. Mantra gozoa egin zitzaigun, arrunt erakargarria.

Eta haikuaren estetika berriro ere pausatu da euskal poesiaren ohantzean. Baina oraingo honetan ez izen arrotzen bidez, Juan Kruz Igerabideren bitartez baizik. Ohartarazi digute, hori bai, haur literatura dela berea, baina ez diegu sinetsi. Ez dago adinik, ez dago generorik, emozioa dago, samurtasuna: “Amonak leihoa ireki du;/ bi txori isilik, eta elurra:/ Ogiapurrak”.

Eta begirada liburu zoragarri honetatik egutegi berrira lerratu zaigu, eta Issaren haiku bat oroitu: “Nahi nuke bai,/ urtearen atarian/ haurtasunera itzultzea”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak